Kortatu – Live in Berna (Suiza), Dachstock

1988ko maiatzak 5

Beituzue zelako diska zoragarria topatu dodan, interneten!

Suitzako blogari batek argitaratu dau, grabazio asko ari baita sarean eskegitzen. Mila esker! Abisatu egiten dozku, post horretan, kontzertuan zehar argindarra galdu egin zala noizbehinka, eta horregatik dagozela kanta asko ebagita. Ferminek ere komentarioren bat egiten dau…

Nik beste blog honetan topatu dot. Honek, gainera, artxiboa pistatan ebaki eta portada bat egin dotze diskari (hor goian dauena). Kalitate oso onean grabatuta dauela demostratzeko, bi podcast jarri dauz, euren artean revuelta en el frenopatico zoragarria. Eskarrik asko!

Nik nire aldetik, flac horiek mp3 formatura pasatu dodaz, nahiz eta kalitate zertxobait galdu, mp3 da formatu arruntena, eta bestela astunegia zan. Dana dala, aukera dekozue blog horietatik deskargatzeko, pista bakarrean, edota flac formatuan.

Egin klik hemen deskargatzeko.

Agur ba!

. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu