LIPDUB per la INDEPENDÈNCIA

Ikusi dozue urrengo bideoa? Nik ikusi nauenean, emozionatu egin nintzen, oilo larrua jarri zitzaidan. Herrialde Katalanen independentziaren aldeko lipdub jendetsua da, zabaldu.comen azalduta dauen bezala.

Wikipedian irakurri nauen zer dan lipdub bat. Bideo mota bat da, irudiak grabatu (musika entzuten ari direla), eta gero bideoa editatzerakoan jatorrizko kanta sartu ondo entzuteko moduan. Lipdub arrakastatsuenak toma bakarrean grabatutakoak dira, nahiko jendetsuak izaten dira eta kamara mugituz, hainbat toki eta egoeratatik pasatzen dira, Lipdub honek hiru baldintza horiek bete egiten dauz.

Urriaren 24ean grabatua izan zan, eta lipdub jendetsuenaren errekorra jaso dau. Youtube bideo honek 500,000 erreprodukzio kontatzen dauz dagoeneko, hamar eguneko bideoa izanik, izugarrizko arrakasta zalantza barik. Helburua, youtubeko deskribapen eremuan agertzen da, besteak beste, euskaraz:

Iniziatiba hau herri kataluniarreko jendearengan sortu da. Mundu guztiari jakinarazi nahi zaio Katalunia nazio bat dela, eta horregatik independentzia behar duela, biziraupena eta etorkizuna ziurtatzeko. Aukeratutako abestia La Flama da, Obrint Pas taldearena.

Bueno, zoriontzea besterik ez da falta, lan bikain honengatik, eta behin eta berriro ekiteagatik. Aupa zuek!

. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu