Rototom Sunsplash: berdeena

I’m gonna be, Iron like a lion in Zion…

Uda honetan ez dot Bilboko Aste Nagusia zapaldu. Enaz Euskal Herrian egon ta galdu egin dodaz aurtengo kontuak. Galdu barik, trukatu esango dogu. Bai ze imajinatzen dozuenez, Rototomen egon naz eta ederto pasa dogu han, Europako Reggaearen hiriburuan.

Bideoren bat egin eta igon dot youtubera, ([1], [2], [3], [4], [5], [6] eta [7]), asiq berton ikusi ahalko dozue zelako pozik egon garen, reggae estilo guztiak dastatzen: roots, new roots, dancehall killa, ska, jungle DnB…

Festibalagaz be, oso arro amaitu genuen, esan ahal da ez dala festibal solidario bat, egia esan, baina alde batetik babesle ta patrocinadoreen zerrenda ikusita, eta bestetik ingurugiroa zaintzearen aldeko apustuak eta erronkak bete egin dabezela ikusita, polito geratzen da asuntoa.

Babesleen zerrenda hamen ikusi ahal dozue. Ez dagoz markarik… gehienak komunikabideak dira, irratiak edota weborriak, hortaz, han ere ez zan marka bat bez ikusten eta kalimotxoa ulifres edo antzekoagaz egiten zan…

Ekologiaren asuntoa, beste weborri honetan azaltzen da atalez atal. Zaborren batuketa selektiboa, bertako uraren erabilera (Castellonekoa, garraioa murrizteko), eszenatoki bat eguzki energiaz zebilena, eta amaieran plazaratu zuten CO2 konpensaziño kanpaina, hainbat zuhaitz landatuz beteko dana. Honen guztiagatik Rototom Sunsplash festibalak Greener Festival Award irabazi dau, festibalik ekologikoena izateagatik.

Zorionak!

. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu