bye, six feet

Guau. Majikoa. Urte eta erdi emon dogu telesaila hau ikusten txamian. Neuk baneukan ikusita ya, amaituta. 2000-2005 urteen artean emititu zan seriea txamian hasieratik berrikusteari ekin nion, Naiara eta Irantzugaz. Irantzuk aspaldi itxi zuen arren, Naiarak eta biok ia-ia astelehenero six feet under telesaileko bi kapitulo ikusi doguz.

Konplikatua egiten jata azaltzea zergatik maite dodan serie hauxe. Baina saiatuko naz. En fin, hitz gitxitan, hau, modu genuino baten, pertsonaien seriea dala esan ahal dogu. Lost eta inkluso heroes personajeen serieak direla esan izan dozkue, baina egiatan, pertsonaien serie bat egon bada, hori six feet under izan da.

http://www.youtube.com/watch?v=9YMhGIrt6B0

Hor dekozue opening sekuentzia,
oso kalitate handiko hasiera bideoa

Trama edo argumentoak garrantzia badauka ere, telesaialaren muina eta funtsa protagonistak eurak dira, zelan sentitzen diren eta zelan jokatzen daben egoera horien aurrean. Eta hasieran astuna egiten bada ere, laster enpatizatzen dozunean, tramaren interesa pizten jatzu eta sentsazioak sorrarazten dizkizu barnean. David balaperdida bat eginda dauenean, Brendak jartadak egiten dauzenean, Nate gaixotzean… barruan zeozer pizten jatzu, pertsonaiak oso errealak egiten jatzuzelako, eta gauza horiek zure ingurukoei gertatuko balitzaie bezela sentzitzen zarelako (bueno, exajeratzen ari naz, baina halako puntu bat badago ere).

Ez dot inolako beste serie baten halako enpatia maila garatu, eta ziur nago hori pertsonaia hauen koherentzia, eta nortasunaren sakontasuna garrantzitsu eta landuak izan direlako gertatu jatala.

Hor dagoz pertsonaia garrantzitsuenak:
Fishertarrak, Brenda, Keith, George eta Rico

Bestalde, humore baltz eta surrealismo komiko puntuak dekozen hau, beste edozerren gainetik, drama bat da. Heriotzaren inguruan eraikitzen dan drama gogor bat. Funerario familia honek ez du heriotzan ogibidea bakarrik, heriotza gehiegitan hurbilduko zaie familia kide edo lagunak eramanez. Baina mezua ez da hain iluna bez.

Aurreko astelehenean amaitu genuen telesaila. Honi ematen dotzet series finale bateko azken minutu onenen saria (BSG: daybreak da series finalerik onena, baina ez deko honek dekona). Honek dekon amaierako eszena negar egiteraino da emozionantea, exajeratu barik, heriotzaren inguruan eta bizitzaren inguruan ere, mezu argia emonez.

Bizitzak aurrera darrai, danori heriotza helduko jakun arte…
Danok hilko bagara ere, bizitzak aurrera darrai.

Orain, telesaila ikusteko bapez intenziñorik ez dekozuenok, beituzue bideoan amaierako eszena hori. Ahozabalaik ixten zaitu, begiak buztita:

http://www.youtube.com/watch?v=el4eUKmLujg

Bost urteren ondoren klip
honekin agurtu zen six feet under

Ala ba, beste barik, agur!

. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu