Lluvia, Hierro y RnR

Rockaren historia Bilbo Handian (1958-2008)

Bigarren edizio bat urten da dagoeneko, merezitakoa. Izan ere, liburu honek izugarrizko meritoa deko. Ia Bostehun orrialde gastatzen ditu Álvaro Heras Gröh-ek ingurune hauetako musika modernoaren azken berrogeita hamar urteak azaltzen (rockarenak batez ere, baina badaukate bere tokia reggae, pop, heavy metal eta beste estiloek ere).

Bitxia da Euskal Herriko hiri handiena, kasi herritxo zabal bat besterik ez izatea, bai tamaina edo jende kopuruari begira, baina baita gizarte ereduagatik ere, oso industriala izanik, jendea oso herrikoia izateagatik, ba rock eta beste estiloek oztopo eta zailtasunak topatu dabez beren bidean. Asko kostatu zitzaion Bilbori modernitatean sartzea, eta musika arloan gitxienez, hori ez zan batere ona izan.

Baina azkenean sartu zan, eta orain puntako eszena daukagu hamen, ostilango festibalak eta kalitatezko egitaraua daukaten areto mordoa. Lehiaketak, ensaiatzeko lokalak, disketxeak…

Hori dana kontatzen da liburuan. Ni enaz irakurle porrokatua, tamalez. Edozelan ere, hau oso erraz irakurten dan liburua da. Historia liburua dan arren, rock bilbotarraren protagonistei egindako ekarrizketez, garaiko egunkari eta fanzineetako artukuluez eta dozenaka irudiz jositako liburua da (talde desberdinen eta kontzertuen argazkiak, afitxak, sarrerak…). Anekdota kuroso ugari dekoz, hala nola, punkiek arropa beltzik topatzen ez zutenez, El Corte Ingleseko alargunen sailera joan behar zutela, edota 70eko hamarkadan denda baten polizia sartu zenekoa, Jimmy Hendrixen diska bateko portada eskaparatetik kentzeko aginduz.

Bilboko musika areto garrantzitsuenen joan etorriak kontatzen dira ere, eta horrela, ez da Bilboko musika taldeetara mugatzen, hemendik pasa izan diren kanpoko artistak ere aurkezten dozkuz liburuak. 60ko hamarkadako La Casillako kontzertuetatik, egungo Azkena aretora, eta Banco de España kaleko Bilboko Gaztetxea ahiztu barik.

Musika maite dozuenok, ezin dozue liburua esku artean hartzeko aukera galdu. Elkarren topatuko dozue salgai, eta hitza ematen dotzuet, benetan merezi dauela. Amaitzeko, hor doa Bilboko klasiko bat, gure garaikook ahiztu egin doguna!

Eskerrikasko Ibairi, liburua urte erdiz bahitu notzelako !

. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu