La Gorda Eleonor

Kontzertua (Hospitalet, 2010-11-28)

Hona hamen Ib lagunak egindako kronika, kontzertu zoragarri honen kronika.

Goazen misterioa hasieratik argitzera: La Gorda Eleonor a.k.a. Manu chao.

Nik enekien, baia kimogaz aspaldi eukindako mozkor elkarrizketa baten (seguramente mozkor elkarrizketa izango zan) jakin nuen Manu Chaok beste izen batzuekaz joten dauela Bartzelona eta inguruetatik, oso merke eta rollo familiar moduko baten. Aurreko biderrean, oker ez banau Atomic Pardalets moduan jo zaurien, oingoan La Gorda Eleonor izenagaz.

Kimok mail-a martitzenean bidali zidanean ondino ez zan seguroa:

“Wozniakek marraztutako kartela dala ta, eta talde horrek myspacerik ez dekonez… % 98,8 seguru nago manu chao izango dala… konfunditzen banaz… por lo menos merkea da!”

Egueztenean erosi eta gero, eguenean, lehenengo kontzertuaren ostean (eguen, sapatu, domeka eta martitzenean jo daurie) jentea ya agortutako entradengatik borrokan irakurri ahal zan radiochangoko foroan.

Holan ba, lagun koadrillatxua batu eta Hospitaleteko Salamandran agertu ginen arrastiko 8.30ak aldera. 9etan ateak zabaldu eta momentu berean, takillan entradak erosi gura zaurienentzako barri txarra zabaldu zan: eztau entradarik takillatan, danak salduta dauz.

10etan hasi zan puntual kontzertua, Manu Chao eta beste bigaz (parkatu kimo izenak ez jakitea, ez naz horrenbesteko fana). Hasieran bi gitarra akustiko eta bateriagaz. Lehenengo abestia enuen ezetuten, baia hortik aurrera etorri ziren se├▒or matanza, edo el hoyo, klandestino… holango mitiko batzuk danak danakaz nahastuta, rollo trankilo baten.

Bigarren gitarra akustikoan punteo jartoakaz ambientea animetan hasi zan, Chaok eta bigarren horrek kamisetak kendu eta bigarrenak gitarra elektrikoa hartu arte. Hortik aurrera desfasea. Makarreotik reaggera abisau barik eta barriro makarreora, pasatzen ziren eta orduan entzun izan ahal ziren rumba de barcelona, Mr. bobby , welcome to tijuana…

Eta Bob Marleyren Iron, lion, Zionen bersino oso pontente bat eta guzti!!!

Taberna guztia zan, bollo, dana zan ska, ta orduan hasi ziren, bob marley edo the policen estiloko oioioi-en errepikakaz abestiak interkalatzen: se fuerza la maquina. Mi vida (rojas, verdes y amarillas… zati barik).

Eta kontzertua amaitu zalako ezenatoriotik joan zirenean jenteak oioioi-ka jarraitu zauen, eta bis-ak izango baziren bezala, barriro igon eta jo zauriezan beste lau-bost abesti: hamburger fields, machine gun erraldoia eta beste. Azken zati honetan abestiak lotzeko love and hate-eko gitarreo zatia erabiltzea be puntazoa izin zan.

Eta se fini. Kontzertua amaitu eta ambienteak segidu in zauen, gu etxera… astelenean lan in behar zan, hori bai beste edozein astelen baino pozago ­čÖé

Eskerrik asko Kimo!!!!!

Ib

Bueno hona nire zuzenketak komentarioak, jejeje…

Manu Chaok maiatza aldean halako beste istoria bat ein zauen, La Ventura izenpean, eta 2007an Bonbachitas Sisters izenpean… Atomik Pardalets, 2006an izan zan (ez dakit ziur, baina La Ventura eta La Gorda Eleonor┬á proiektu bera direla esango nuke, izen aldaketa besterik ez). Eta hori nik dakidala, posiblemente halako party klandestino askotaz enaz enterau bez…

La Venturagaz eta oin La Gorda Eleonor izenagaz Madjid eta Garbancito egon dira. Bi hauek Radio Bembakoak dira, lehena, nik dakidala taldearen hasieratik (2000. urtean; egiatan aurretik ere “radio bemba” existitzen zan, baina ez talde estable moduan) eta bestea Mano Negrako perkusionista izandakoa, Gerardek itxi zauenean LKB osatzeko Chalart izenpean, 2006an, orduan hasi zan radio bemban perkusioetara.

Ba bueno, esaterik ez dau izugarrizko enbidia emoten doztela lagunak (cabron!). Radio Bemba ikusteko aukera eukin badot ere (hiru bider ya…), hau bezelako jai jartoak asko gustetan jataz. Ferminen Basque Fire Department, Kontrakantxa FM eta Asmathic Lion (Irun-Tunken ondi├▒o izen bereko diskarik ez zeukanean) gogoan dekodaz… Bueno, eta FMren kasuan bezalaxe, MCren party klandestino hauek azkenean, promozio berezirik egin barik, oso arrakastatsuak izaten dira. Beira Salamandra… sold out !!

Kontzertuari berari begira… Iron Lion Zionek puntu asko eta asko balio dauz. Baina egiatan Gambeat da niretzako Radio Bembako motorra, eta bajista barik… Mmmmm… Puntu lar galtzen dauz. Baina hau han egon ez zan tipo baten iritzia da. Egia da talde hori puro feeling dala, musika edertasun-trebetasunaren gainetik, publiko eta bandaren arteko konexioa bilatzen da… Insisto, bajista barik, no se, no se…

Amaitzeko ya, eskerrak emotea besterik ez, blog honetan idazteko idea berea izan zan, eta badi├▒otzuet, ni beti prest nau gura dozuenoi espazio hauxe ixteko. Ez hori bakarrik, zuok hamen idaztea maite dot.

Mila esker eta segi horrelaxe!

. . . : : : k i m o : : : . . .


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu