sare sozialetan bebai

Ba bai, danen artean azkena izango naz igual, baina azkenean saltoa emon dot eta twitter eta facebooken izena emon dot.

Hausnarketa luzea izan da… edo beste era baten esanda hasieran sentitzen nauen erretxazoa, apurka apurka irentsi egin dot, gaur neuk ere halakoak egin arte.

Erretxazoa, ez dakit zelan justifikatu orain, kasi ignorantzia hutsa zala emoten dau. Niri sekretismoa ez jata gustetan, norberak idatzia publiko zehatzei zuzentzea, publiko horretakoak ez direnek infoa ikustea galazota eukiteraino! Niri ejatana gustetan da, jenteak hainbeste gauza konpartitzea sareetan, baina bakarrik euren lagunen artean… Batez ere, sare sozialen esplosiotik blog irekien dekadentzia bezelako bat egon dalako. Hainbeste fotolog bertan behera itxiak, blog pertsonalen kasi desagertzea (gehienak kultura elkarteak, taldeak, enpresak, erakundeak, edo aldizkari itxurako blog espezializatuak dira, baina nirea bezelako blog pertsonalak urri), eta abar.

Baina bestalde, apurka apurka ulertu dot, beste medio bat erabiliz, baina blogari-bloga sortu naueneko nire gurari bat betetzen ari dala. Dinamismoa maite dot webean, ta danen parte hartzea. Eta hori ari dira egiten nire lagun asko, lehen inolaz ere ez zutenak ezebez konpartituko, orain argaziak ari dira elkartrukatzen, norbere egoera pertsonalei buruzko oharrak ematen dozkuez, gustoko informazioak helarazten dozkuez… Blogeatzen ari dira danak. Ta sereetan egon ez garenok halakoak galdu doguz etengabe. Imajinatu kontraesana, kuadrilako blogger bakarra (lehena eta bakarra), beste lagunen post eta iruzkinak behin eta berriro ignoratzen, eta inkluso, mespresatzen !

Bestela ere, hori dana interesatzen ez bajatzu ere (burugogorrak), informaziño kanal bat gehiago lez ulertu ahal dira. Jarraitzen doguzen hedabide gehienek hor ere argitaratzen dabez albisteak. Gehiago tiratu ari horretatik, eta iturriak zabaldu… Musika taldeak medio hauetan eroso sentitzen dira, gustoko blogek ere sare sozialetan dute euren errepresentantea. Dana ulertu ahal da periodiko pertsonalizatu moduan, non egunkariak dagozen, musika taldeak, gustuko weborriak, eta norbere lagunak ere bai.

Eta horra azken idea nire iritzi aldaketa justifikatzeko. Sare sozial hauek beste hedabide baten osagarri bezala uler daitekez, promozioa egiteko bezela. Eta horrek ya irabazi nau. Blog honetan idazten segi dezaket, eta sare soziala hamen idatzitakoaren bozgorailu bezela erabili.

Hartu dot erabakia ba. Bi hauetan sartu naz. Lehenari halako prestigio bat aitortzen dotzedalako, bereziki hedabide kanal bezela, erabiltzaile oso egin arte asko ikasi beharko dot, baina dagoeneko, aste bakarrean esan ahal dotzuet asko harritu nauela, eta onerako. Bestea arrakastatsuena dalako nire lagunen artean, eta baita nire gustoko musika taldeek gehien erabiltzen dabena dalako. Hona estekak zuok ere jarrai nazazuen:

Alboko zutabean be bi esteka horreik ipini dodaz, ia erabiltzeb dozuezen! Ala ba, beste bat arte!

. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu