beltzez jantzitako gizona

Kaixo daneri!

Oingoan nire lagun Basoari emongo dotzet hitza, eta  historiako musiko handienetako bateri omenalditxoa egin gure izan dotze. Ladies and gentleman, Johnny Cash:

Askok jakingo dozuen moduen,  niri Johnny Cashen musika asko gustatzen jata, ta aurkitu dodan bideo hau zuekaz konpartitu nahi dot, batez be kuriosoa iruditu jatalako. Bertan Johnny Cash agertzen da Elvis imitatzen. Kuriosoa iruditu jatan, jakinda biak antzerako musika egiten zutela (Bueno batek rock & rolla egiten eban eta besteak countrya batez be) eta garai berekoak zirela, baia pixka bat irakurri ostean ikusi dot Cash eta Elvis ez zirela oso ondo eroaten. Cashek ezin zuela bestea ikusi bez egin, komentatzen zan, ez bait zuen ulertzen zelan berak gitarra hobeto jo eta gauza gehiago eukin kontatzeko, eta Elvisek jente gehiago mugitzen zauen, batez be hain beste neska. Enbidia izan ahal zan, baia bueno. Hemen dekozue komentautako bideoa:

Orain, gaian sartuta, Johnny Cashen karrerako bideo batzuk zueri erakutsi nahi dotzuedaz.

Cash, beltzez jantzitako gizonan ezizena jaso eban garai horretan, beti baltzez jazten zalako. Men in black izena dekon kanta honetan azaltzen dau zergaitik jazten zan baltzez. Bideo hau erdezko subtituloekaz dekozue ulertu nahi dauenantzako.

Folson prison blues, abesti hau kartzelari buruzkoa da. Cashek kanta askotan kartzela aipatzen eban, nahiko sonatua izan zan garai horretan kartzela barruan jo nahi izana, bertan zuzeneko disko bat ere grabatu eban.

Hurt, hil aurretik egindako kanta bat. Kanta benetan polita, hau be erderaz subtitulatua dago, nahiz eta oso argi abestu eta ingelesa dakienek ondo ulertu ahal dauen arazo barik.

Bideo asko ta asko jarri ahal dodaz Johnny Cashen abestiekaz, baia asko luzatuko nintzen, uste dot honekaz nahiko dekozuela eta nahi izan ezkero danok dakizue youtube erabiltzen eta zuen kabuz inbestigetako. Asiq, animo!

Basoa

Mila esker Basoa! Bideo interesanteak hona ekarritakoak, artista handia mr. Cash!

. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu