ibiltariak

Gaur gabean la sextan the walking dead estreinatuko da. Eta, bueno esklusiba arruinatzea gorroto dot, baina, gutako erdiak ikusi dogu dagoeneko. Gaurko blog sarrera hau, beste erdiarentzako da, ikusi ez dozuenontzako.

Bueno, bertsio laburra hasteko, telesaila pufoa da. Bertsio luzeagoa oraintxe: lehen tenporada honek akats galantak dekoz, apur bat pobre geratu da eta dezepziñoa izan da erabat; baina nik gauza onak be ikusi dotzedaz, ba gaur gabean emitituko dan kapitulo pilotoa asko gustau jatan, eta esperantza handia dekot, trama ondo garatuko dalakoan nau hurrengo sasoietan.

Bueno ba, akats nabarmenenak azalduko dodaz. Hiru dira, gainetik begiratuta ikusten dodazen failoak. Lehena, istorio solteak: serie prozedimentalen moduan, kapituloek badute istoria solte bat kapituloan sortu eta amaitzen dana. Bueno ba kasu honetan, sortu bai baina amaitu, ez dira amaitzen eta erdizka ixten dozkuez. Hauxe denboragaz halako “marca de la casa” bihurtu daiteke, baina momentuz arraro geratzen dira istorio horiek. Eta ez dira erakargarriak egia esan. Vatos kapituloa da honen adibide handiena baina ya ikusiko dozue.

Bestea, trama bera aurrera joateko modua, arraroa dela, a trompikones, lasai lasai eta bapatean aldaketak. Azken kapituloa da honen adibidea, kapituloa existituko ez bazan, bardin da, bertan ez baita ezebez gertatzen, kapituloa hasten dan moduan amaitzen dabe pertsonaiek. Ezertarako balio ez dabezen istoriek ez dabe balio ezertarako (elemental). Baina hauxe hurrengo tenporadetan konponduko daben esperantza firmea dekot, izan ere, komiki arrakastatsu baten oinarritutako telesaila da, eta komikiak bere bolumenak izan dauz, istorioak luzatu, konplikatu eta borobildu egin dira aurrerago. Telesaila, aldiz, sei kapituloko sasoi esperimental bat da besterik gabe, audientziaren eritziak ikusi artean, eta ez dira traman bete betean sartu badaezpada.

Amaitzeko, eta hauxe lotsagarria da, hiru protagonisten erakargarritasun eza. Protagonista erakargarria izan behar da, interesantea izan behar da, ez diñot gogoko izan behar dozunik (the wire telesaileko MacNulty inoz ez dot gogoko eukin baina erakargarria bazan pertsonaia eta interesantea bebai, asko). Telesaila honetako protagonista, laguna eta emaztea, hirurak dira patata zaku bat bezain erakargarriak. Hiruren artean zakuak bezain beste zale biltzeko gai. Eta klaro, arinago edo beranduago, beren istorioak ardura ez dozkun momentu batera heltzen gara. Momentu horretan seriea ez dabil batere ondo. Horra, flashforward telesailaren akats handiena izan zana. Alde batetik aktoreak ez direlako beren interpretazio onenak ematen ari. Andrew Lincoln, Sarah Waine Callies eta Jon Bernthal txarto ari dira egiten egia esan, baina ez dagoz luzitzeko situaziñoetan ere, ez dekie zer emon. Egia esan, sekundarioak askoz ere interesanteagoak dira, Andrea, Glenn, T-Dog eta batez ere Merle, pertsonaia oso guapoak dira. Badago eszena bat, Andrea eta bere ahiztaren artean… mmm… majia! Baina hori zuok ikusi behako dozue.

Baina gauza onak be ikusi dotzedazela esan dot. Lehena, komikia bera. Ez dot irakurri eta saiatu naz gitxi jakiten (baina spoilerren bat ere irentsi dot, hala nola azkenean zer diñotzen doktoreak protari belarrira, nik badakit). Komikian fede osoa dekot eta esperantza handia telesailan, istoriak bide interesantea hartu ahal dau.

Bestalde, momentuz zuzendaritza asko gustau jata. Lehen kapituloa ederra izan zan, besteetan lurrera jaitsita bagauz ere, ez dira txarrak. Alde batetik, zonbiak. Ederto karakterizatuta dagoz, makilatuta, jantzita, mugitzeko era, soinuak… gore ikutua, telesaileko lehen minututik, odola, tripak… parte hori ederto dau. Alde batetik zonbiak eta bestetik eszenarioak. Mundu postapokaliptikoaren ideia ezaguna da, eta hamen bete betean erakusten dozkue. Ederrak paisajeak, ederrak hiriak zonbiz beteak, errepideak desertikoak. Benetan ederrak irudiak.

Nire lagun Koldok be beste hau esan zidan, eta ados nago beragaz. Zonbien serie honetan, zonbiak ez dira dana. Taldeak berak ere gai dira tentsioa sortu eta istoria bat emateko. Ona da hori, istorioa kantzagarri egitea ebitatzen dau. Badagoz zonbirik ia agertzen ez diren kapituloak.

En fin, laburbilduz: hartu daigun seriea dan moduan. Montoiko beste bat bezela. Entretenigarria bai, polita bebai, baina ez ezagutu doguzen telesaila handienetakoa. Ezta antzekoa ere. Ikustera animatzen zaituet, baina ikusi dot baten bat dagoeneko guztiz entregatuta, ta ziur nago, bi aukera emoten dotzedaz, edo ostilango dezepziñoa hartuko dau horrek eta telesaila gorrotagarria dala esango dau; edo fanatiko itsua bihurtuko da, dekozen akatsak ikusteko gai ez dan fundamentalista.

Amaitzeko, esan gure dot, niri hasierako musika (irudiak baino gehiago musika bera) asko gustau jatala bebai, halako tentsioa ederto adierazten dauela uste dot.

Orduan zer, ikusiko dozue?

. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu