leave this world

Igaz artista handiak zendu dira, betiko joan jakuzenak, eta eurei omenalditxo bat egin gura neuke. Zerrenda honetan agertzen dire asko, baina ez danak, noski.

maiatzak 12: Antonio Ozores, aktore eta zuzendari espainiarra.
maiatzak 16: Ronnie James Dio, heavy metal abeslari estatubatuarra (Rainbow, Black Sabbath eta Dio).
maiatzak 24: Paul Gray, slipknot taldeko baxujole estatubatuarra.
maiatzak 29: Dennis Hopper, aktore, zuzendari eta ekoizle estatubatuarra.
ekainak 24: Pete Quaife, The Kinks taldeko baxujole britainiarra.
irailak 19: Jose Antonio Labordeta, poeta, abeslari, irakasle eta politikari aragoiarra.
urriak 25: Gregory Isaacs, musikari jamaikarra.
azaroak 13: Luis García Berlanga, zinema zuzendari eta gidoilari espainiarra.
azaroak 16: José Saramago, idazle portugaldarra.
azaroak 28: Leslie Nielsen, aktore kanadiarra.
abenduak 4: Xabier Lete, idazle, poeta eta kantari euskalduna.
abenduak 13: Enrique Morente, cantaore espainiarra.
abenduak 15: Blake Edwards, zinema zuzendari, gidoilari, produktore eta aktore estatubatuarra.
abenduak 27: Sabin Intxaurraga, euskal politikaria.
abenduak 30: Bobby Falrrell, Bonny M taldeko abeslaria.

Eurei, Muyayo Riferi bebai, kanta honegaz omendu gura dotzet, Flogging Molly taldearen (irish-american folk punky, wikipedia dixit) If I Ever Leave This World Alive kanta zoragarriaz. Eta besteori urrengoa esatea besterik ez: Nahiz eta pertsonaia asko desagertu (hauez gain, ehundaka aktore, idazle, politikari, gerrillero, kirolari eta abar hil dira), beste hainbeste ari dira agertzen, jaiotzen, formatzen eta lanean, sortzen. Tristura ez da denbora galtze bat besterik, horregatik ume txiki baten irudia sarrera honetan. Baina oroitu, bai, oroitu beharko doguz, gurera ekarria handi eta berezia izan baita.

Agur eta ohore.

. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu