tabako lege barri puta honen inguruko hausnarketa (I)

Tabako legea. Hori izango da gaurko gaia hamen nire blog honetan. Jakizue hamen erretzea baimenduta dekozuela, leku fisikoa ez dan artean… Ostantzean gainontzeko leku itxi publikoetan galazota dekogu. Ni erretzailea naz, eta erretzaile gehienok moduan, legea gehiegizkoa dala uste dot, zigortzailea, abusiboa… Baina batez ere, Estatuak ez dauela zuzen jokatzen uste dogu, guzurretan ari dala, engainatzen.

Alde batetik, lege hauxe osasunarengatik egiten dala. Ez, lagunak, ez. Ez da zuzeneko erretzaileen, eta ez da pasiboen osasunerako. Hala izango bazan, Estatua gizarteko hiritarren osasunaz arduratuko bazan, sustantzia hori legez kanpokoa izan beharko zan. Ez drogak moduan, amiantoa bezela baizik, eraikuntzan erabiltzen zan produktu hori, minbizi eragilea zala ikusi bezain laster, ez zan honen erabilera galarazi bakarrik, ez, honez gain, merkaturatutakoa erretiratzeko dirutzak gastatu ziren. Ba tabakoa hain pozoingarria edo gehiago dala demostratu bada ere, prohibitu dezatela (potroak badekiez), baina benetan, fabrikatzeari utz diezaiotela!

Amiantoa eraikuntzako enpresa pribatu batzuen produktua zanez, lege egileek eta gobernuak etekinik ez zutenez, bildur barik kendu zuten. Beste honek diru asko eta asko ematen dau… Gainera, zergatik jokabide parternalista hori, nok esan dio Estatuari horrela arduratzeko, gu modu horretan zaintzeko?

Beste alde batetik, tabakoa droga bat bada, arriskutsua ez bakarrik bere kaltegarritasunagatik, baizik eta bere adiktibotasunagatik, ba jokatu erretzaileokin beste toxikomanoekin bezelaxe, mala berean.  Droga oso adiktiboa dan aldetik, eta osasunerako hain kaltegarria… bueno ba pazienteak ingresatu ditzatela ospitale eta zentroetan, jar diezaietela ekipo profesional bat (psikologoak, medikuak eta beste) honen adikzioa osatzen. Alkoholari engantxatutako paziente asko jasotzen dabez, eta era berean zergatik tabakomanoak ez? Ba… etekin handiagoak ateratzeko, gaixo edo adiktoak osatzea aurrezteko, zergatik izango da ba?

Esq lotsagarria da. Etekinak multimillonarioak dira. Eskandalosoak. Hilabete pasa da azken prezio igoeratik, zergak izan ziren igotakoa eta irabaziak be gora. Nire lagun batek diñoen bezelaxe, krisi egoeran gizarteko sektore batek, erretzaileok, zerga gehiago ordainduta, etekin multimillonarioak sortzen ari gara… heroiak bezala tratatu beharko ligukete!! Era berean emakumeak ere, noski, konpresa eta tanpoien zergak ikusita, gidariak erregaien zergak begiratuta eta abar luzea… Baina, heroiak izatetik urrin, erretzaileok persegituak sentitzen gara!

Bueno, hamen itxiko dot gaur, Egocasten retwitt baten bitartez ezetu nauen artikulu honetako gomendioak jarraituz, sarrera hau bi txandatan argitaratuko baitut. Lau egun barru, gehiago. Dana dala bien bitartean horra Asisko Urmenetaren tira bat, beti bezain zorrotza:

Ostegunera arte!

. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu