tabako lege barri puta honen inguruko hausnarketa (eta II)

Jarraitu daigun lege honeri bururz berbetan, burua berotzen dozte…

Persegituak, nioen, eta hona hamen gustatzen ez jakun beste puntu bat. Poliziarena egiteko eskatu digute, pertsonei, herritarrei. Tabako legea betetzen ez danean, salatzera animatzen gaituzte. Estatuak lan zikina guk egitea nahi dau ganera! Ikusi? Aipatutako jarrera paternalista hori fatxada bat besterik ez da, Estatuak ez dau ezebez egin, prohibiziño (restrikziño) bat jarri dau, eta lege hori ez betetzearen zigor sistema, baina egiatan gitxiago erretzeko ahaleginik edo leku aproposagoetan erretzeko benetako ahaleginik ez dau egin.

Eta adi, ni erretzailea banaz ere, lege honen parte batzukaz ados nago. Hainbat droga legalizatzearen aldeko nazen aldetik, ondo ulertzen dot umeen parkeetan ezin kokaina konsumitzea, edo frontoietan ezin marihuana erretzea… ba tabakoarekin ere bardin. Horrelako aktibitate batzuk, gune zehatz batzutara mugatzearen aldekoa naz.

Baina ulertzen ez dodana, edo onartu nahi ez dodana da, futbol estadioetan bai baimentzea eta gero tabernatan galaraztea. Hori hipokresia hutsa da. Lehenak, nahi edo nahi ez, kirol instalazioak dira, eta bigarrenak, drogatorioak. Alkohola saltzen da, kontaminazio akustikoa jasaten da… baina tabakoa kaltegarriegia omen da… Nik estadioetan enuke prohibituko, baina tabernetan debekatzea lotsagarria deritzot. Egiatan, tabenetan umeak sartzea galaraziko nuke, keak baino lehenengo. Tabernetan derrigorrez prohibitzeak, benetan ukutu doztez potroak.

Hain da kutrea lege hori, batez ere erretzaile pasiboen osasunaren alde egin dala esatea, beste interes batzuk atzean dagozela pentsatzen dogula gehienok. Beti bezela, dirua, klaro. Etekinak galdu barik, botoak irabaztea, beste helburu posible bat. Ez dakit, baina zeozer badago honen atzean.

Eta orduan kanpora irtetea al da konponbidea? Erretzaileontzako irtenbide bakarra? Gauetan zabaltzen daben tabernek zalantza plazaratu dabe, kalean batzen diren jende taldeek zarata sortzen dabe modu inebitablean. Kalean edaten dabe nahiz eta hori be galazota egon. Eta eurak, taberna bera, dira honen errudunak auzokideen begietan. Are gehiago, baten batek esan zuen telebistan, azpian taberna bat daukan etxebizitza baten aurrean erretzaile talde bat batzen denean bere fatxada ahumatzen, hori be erregulatu beharko da? Hemendik aurrera ezingo dira lau erretzaile baino gehiago elkartu kalean?

Beste bat, aurreko legearekin, zenbat tabernarik egin dabe inbertsino bat euren negozioetan, total pa ná, zenbatek?

Duela zazpi urte eta erdi egon nintzen Amsterdamen, eta orduan ezagutu nuen deshumifikadore katxarroa. Zabaian dauen trasto bat, keak aspiratu eta lokala bentilatzen dauena, oso efektiboa benetan, eta bapez zaratatsua. Azken lustro eta erdian hobetuko zituzten makina hauek ganera. Zergatik ez dabez makina hauek bultzatu debekuekin hasi aurretik? Beste misterio bat…

Ba hori, lege barri honek ustel kiratsa dekola. Ez dakit zeozer beharrezkoa zan edo ez, baina hau honela ez, hori badakit. Lotsagarri.

Oharra: testua duela bi aste baino gehiago idatzitakoa bada ere, hemen diñodanagaz oraindik nago erabat ados, baina aitortzen dot, argumentu barri batzukaz azalduko nukeen gaur: tabernetan ezin erretzeagaz gero ta haserretuago nagoen arren, beste lekuetan debekatzeagaz pozik. Aipatuko nituzke: tabernetako puzker-izerdi-txiz kiratsak, nire lagun Zuriñe tabernan ia bakarrik geratu zenekoa besteok kanpoan erretzen genuen bitartean, penintsulatik agertu diren tabernari intsumisoak edota betidanik kanutoak erre izan doguzela gogoratzea, legeak saltatuz, adibidez.

Eta zuok, zer deritzozue?

. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu