ikasteko jaioak

Egunon gaurkoan!

Gaur Asierreri emon gure dotzet hitza, burubelarri murgilduta dagoen proiektu hauxe ezagutu daizuen. Moshin (Tanzania) dago eta Born to Learn proiektua, hezkuntza beharrizanez arduratzen dan Gobernuz Kanpoko Erakundea antolatzen ari da beste bolondres batzuen elkarlanarekin.

Kaixo familia!!
Afrikara etorri nintzen eta lagun batzukaz batera proiektu barri bat hasi dogu. Eskolara joateko aukerarik ez dekiezan umeak hartuten doguz eta artzain batek itxitako edifizio amaitu bako batetan klaseak emoten doguz. Irakurten eta idazten erakusten deutsiegu eta diru laguntzak dauzenean eskolara bidalten doguz. Eta horretarako, hain zuzen, idazten deutsuet, donazino eskean.

Bebai gusteuko jakun eskola bat eraikitzea etorkizun hurbil baten, terrenoa, 70 metro karratu 1000 euro inguru da eta eraikina, merke-merkea bebai. Ea danon artean zeuzer in leikegun tanzaniako umeek etorkizun hobeau bat izan dezaten!!!

Informazio gehau gurebozue, begituzue facebookeko “Born to learn” orria (hemen). Hor dau eiten gabizen dana. Web orrian lanean gabiz oin momentuan, laster atarako dogu. Beste barik, eskertuko neutzueke informazio hau zeuen lagunekaz konpartiduko bazendueke eta nahiz ta laguntza 5 eurokoa izin, ongietorria izingo da. Eta gehau izatekotan askoz be hobeau!!!!!
Jarraian kontu zenbakia emongo deutsuet:

  • 3035 0247 90 2470004458 caja laboral

Erakus diezaiogun munduari euskal herritarrok zein solidarioak garen!!!!!
Eskerrik asko aldez aurretik!!!

Asier

Afrikara iritsi eta ume piloa kalean ikusi genuen, eskolara joateko inolako errekurtso ekonomikorik gabe. Orduan erabaki genuen Born to Learn proiektua hastea. Denok dakigunez, hezkuntza, mundu guztiak izan behar lukeen eskubidea da, berdin delarik non jaioak garen.

Born to Learn, lan egiten dugun lekuetako ezindun umeek kalitatezko hezkuntza bat jasotzen dutela bermatzeko eratua izan da. “Eskola giza esparru bat izan beharko luke, non askatasuna, errespetua eta zoriontasuna bermaturik egon beharko lirateke.”

Helburuak:

  1. Lan egiten dugun komunitateetako haurren gaitasunak hobetzea.
  2. Hezkuntza eredu berri bat eraikitzea, kreatibitatean eta giza-baloreetan oinarritua.
  3. Irakasleei hau lortzeko beharrezkoak dituzten materialak heleraztea.
  4. Ikastetxeak eraiki gure misioa aurreara eramateko.

Asier

Hori baino ez, planeta hauxe minbiziak jota, desberdintasunez josia eta dohakabeak itoz dirauen arren, ekimen ederrenak ere sortzen dira hanhemenka. Arriba los que luchan!

. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu