el puchero del hortelano

Hauxe ointxe idazten badot ere, zapatu goiz baten argitaratuko da… ta ni ajeagaz egongo naz, el Puchero del Hortelano taldeak Bilbon jotako kontzertuan biharamunean.

Taldea asko gustetan jata. Ez da nik normalean entzuten dodazen beste taldeak bezelakoa, el pucherokoek kantak gehiago landuten dabez. Flamenko fusion da, baina ez da lereleegia, flamenkoa dala kontutan hartuta, eta rock, reggae, rumba edota funky estiloekaz nahastuten dabe. Testuak, gehienak maitasunaren inguruan, baina politak dira ere!

Banda honen musikara hurbildu gure badozue bi disko gomendatzen dotzuedaz, zuzeneko bikoitza alde batetik eta Harumaki bestetik. Oin el tiempo de manuel ere kaleratu dabe azkenekoz, kanta onak dekoz…

Ederra! Agurtu aurretik la quiero a morir erakutsi gure dotzuet. Oin Muchachito Bombo Infiernok deko bertsino bat nahiko sonatua. Aurretik, kanta El Puchero del Hortelano taldean bertsioagaz ezetu nauen, baina abesti hori kantautore frantsez batena da, Francis Cabrel izenekoa. Musika hau maitagarria da. Manzanita eta Dark Latin Groove… eta zoragarria dan Sergio Vargasen bersino hau. Grandeeeee…

. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu