gambeat, keep on rocking!

Otsailaren zazpian eman zuen albistea, bere facebook kontuan eta radiochangon Manu Chaok dekon foroan. Gambeatek Radio Bemba itxi dau…

Radio Bembako baxujolea izan da hamabost urtez eta Manu Chaok talde txikiagoan ibiltzea erabaki dauenez, Gambeat erraldoia kanpoan geratu da.

Manu Chaoren fan direnentzako pena handia da hau, eta euren artean ni ere banago. Baina,  Manu Chao barik Gambeaten fan handiago nazela pentsatzera heldu naz, eta albiste honekin batera datorren oharra, proiektu berrietan murgilduko dala, hain da garrantzitsua niretzako ez dodala tristuraz jaso, pozik baizik.

Egiatan Manu Chaoz erdi nekatzen hasi naz ni ere. Errepertorioa aldatzea hainbeste kostatzen zaiolako diñot, eta asko gustatzen bajat ere, ahalegin gitxi ikusten dotzet tipoari. Aldiz, gambeatek produktore lanak egin dauzenean Che Sudaka, La Pegatina, Ke Onda, Solrise eta Muyayo Rif taldeetan (besteak beste) eskua sartu eta diska edo zuzeneko zoragarriak heldu jakuz. Bere proiektu pertsonaletik, PIRATES URBAINS, bi kanta ezetuten dodaz: Mukach Wilma, La Colifataren siempre fui loco-n agertutakoa (radio bembaren interlude moduan erabilitakoa Marcos azpikomandantearen ahotsaz, eta FM kontrakantxaren Nik Baditut Sei kantaren basea izan zana) eta Iron Lion Zioneko Montreal dub. Biak ederrak benetan. Ziur beste zeozertan ibili dala ta ni enazela enterau… Igaz Euskal Herria Zuzenean festibalean aritu zan dj moduan eta kaka ederra emon genion Gogol Bordello ipini zezan, jejeje…

Orain dala gitxi, kanta erraz eta ezagunak gomendatzeko eskatzen zuen facebookeko mezu baten bitartez proiektu barri baterako, kontzertu alaiak emoteko. Halakoa da bera, positiboa inor ez bezala, beti gogo onez eta alai (che sudakaren eta radio bembaren erreportaietan ikus daiteke). Eszenatokian ere izugarrizko indarra eta potentzia transmititzen dau, ez bakarrik bere instrumentua jotzeko moduagatik (agian erraza izango da baina isiltasunaren garrantzia ondo ulertzen dau eta jotzen duenean… buaaaa…) edota aho jolas dibertigarriengatik. Horregatik bakarrik ez, aurpegian ere alaitasuna ikusten zaio.

Nire ametsa, Fermin Muguruzak fitxatzea datorren urtean ez bada urrengoan biraren bat egiteko. 2010 honetan bada, ezin hobe. Biek elkarrengandik ikas dezatena amaigabea da…

En fin, hor doa hametik besarkadarik beroena, good vibes eta etorkizunean bere lana jarraituko dugun promesa.

. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu