mate + mate = literatura

Kaixo!!

http://iratigoikoetxea.blogspot.com/

Lehengoan euskal blogosferatik paseatzen ari nintzela, erronka matematiko bategaz topatu nintzen, eta ezin izan nuen emaitza lortu arte gelditu.

Matematika buruketak beti gustau izan jataz, enaz argiena gauza hauetarako (burugogorkeriak emoten dozte emaitza) eta aspaldi utzi nauen atzean batxilergo humanistikoko matematika. Horren ostean Bilboko Irakasle Eskolan Clara Galdos irakasleagaz be aritu nintzen eta berak luzatu zigun buruketa behean jarri dotzuet, ia nok asmatzen dauen…

Baina Iratik (http://iratigoikoetxea.blogspot.com) ez du bloga erronka matematikoak botatzeko erabiltzen soilik. Idatzi ere egiten dau, eta ederto gainera. Gestalt teoria psikologikoaren esaldi handiena gogoratzen dozte blogaren izenak, izan ere bi gehi bi bost denean, matematika eta matematika batzeak literatura ematen du. Hitz jolasak, hausnarketak edota Segura Irratiko Itaka saioan egindakoa bitakora horretan kontatzen dau. Bere zaletasunez ere berba egiten dozku: literatura, kirola, mendia, musika, poesia…

Ia ba sareko bazter eder hori bisitatzeko agintzen dotzuet (agindua botata dau, bakoitzak gero ein daiela gure dauena), bereziki matematikarako debilidadea dekozuenok, ziur gustauko jatzuela!

Ahaztu aurretik, horra buruketea:

Balantza bat eta lau pisu daukaguz. Ez dakigu zenbat pisatzen daben, baina laurak desberdinak direla badakigu, gitxienez.

Eta esango banizue, pisu horiek erabiliz hurrengo berrogei objektuak pisatu eta balantza berdindu dezakegula? Objektuek batetik berrogeirako zenbaki osoak pisatzen dute, hau da, lehenak kilo bat, bigarrenak bi, hirugarrenak hiru kilo… eta berrogeigarrenak berrogei kilo.

Balantza berdintzeko, objektua alde batean jarrita, eta nahi beste pisu (ez dira derrigorrez denak erabili behar) jarri daitekez, edozein aldetan. Adibidez, 1kg-ko objektua pisatzeko, albo batean objektua eta 2Kg-ko pisua, eta bestean 3Kg-koa jarriz berdindu egiten da balantza (hau adibidea da besterik gabe).

Jakingo zenukete zenbat pisatzen duten gure lau pisuek?

Ia ba eragin, eragin…
. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu