BT taldea

Aitortuko dot nik saio hauxe ikusten nauela duela zortzi urte, 2003an. Askotan gogoratzen dot, batez ere Euska Telebistako haur eta gazteentzako programazioa ikusi eta hausnartzen hasten nazenean.

Errespetu osoz gogoratzen dot, benetan gogoko nauen saioa zan. Ni nagusitxoa nintzen hori ikusten egoteko (hemeretzi urte!) eta hala ere musika dezentea zela pentsatzen segitzen dot, eta gazteek nortasun erakargarria erakusten zidaten, gazteak bai baina ume kokoloak ez aizu!

Programa TVEko Operacion Triunfon oinarritu zan, euskal gazteek ere kantagintzarako gogoa eta gaitasuna bazutela erakutsiz. Ikasleek kantuak prestatzen zituzten, abestia bera eta honen melodia, ahotsa lantzeko ariketak, koreografia eta mugimenduak… Gainera, akademiako elkarbizitza ere kontatzen ziguten, nahiz eta fikzio ebidenteegia izan. Gero aste amaieran gala antzeko batetan aurkezten zituzten abestiak. Urtea amaituta, bira bat eman zuten Euskal Herrian zehar, hogeita hamar zuzeneko baino gehiago, konfunditu ez banaz. Honek gero, jarraipena ere izan zuen, ‘Gazteok’ izeneko taldea adibidez. Nik diska erosi egin nuen, bizi bizi!!

Denen artean karismatikoena Telmo Idigoras zan, niretzako behintzat, eta bere eta Zuriñe Hidalgoren bideoklipa (ken zazpik eginiko kanta ematen du) da dakartzuedana gaur, youtuben topatu ostean.

Irudiko nerabeak heldu ere egingo ziren dagoeneko! Ziur lotsa apur bat ere ematen dotziela batzueri, ba hau irakurtzen badau euretako inok, jakizue nire begirune osoa daukazuela, eta ederra iruditzen jatala zuon lan hura, denena. Zuriñek ganera Jeimon Turk Band izeneko talde bat ere badauka, dantzagarria oso, izugarri gustetan jata. Entzun nahi? Nik haien myspacean topatu nuen megaupload esteka. Zuriñek ederto abesten dau!

Beste barik, urrengora arte ba!

. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu