mambo timba

Reggae!

Otsailaren 18an Barakaldoko Rockstar aretoak Bizkaiko reggae talde historiko baten revivala ikusteko aukera izan zuen. Gu ere lekuko izan ginen.

Ke No Falte. Mungia eta Santutxu arteko talde bat, laurogeita hamarreko hamarkadan reggaea egiten, new roots, dantzagarri eta alaia. Iniciacion al reggae. Bakezale eta mariguanazalea. Ekologista. Afrikara begira, “ya se q mi piel no es de color…“. Benetan guapo guapoa.

Revival kontzertua, hamaika urte eta erdi inaktibo (beste proiektu batzutan murgilduta) egon ostean izan zan, eta niri asko gustau jatan: mogollon, mogollon, mogollon (hiru bider). Diskoetako kanta asko, oso antzera jo zituzten, aldaketa txiki batzuk eginda, bereziki arreglo bokalak (ida pi oh oooh…) pixkatxu bat aldatuta, baina ederto. Noizean behin kantak elkarrekin lotuta, edo bi kanta artean azalpenik ez eta laster urrengoari ekitea. Muy profesional. Ke Rule kanta bertsio berrian jo zuten noski, hau da, banda osoaz (kontzertuko lehen kanta), eta Afrika kantua, Sonora Djembek egiten zuen ska bertsioan. Oso ondo ba, kantak ezagun baina ez diskoetatik kalkatuta.

Publikoa ere entregatua zegoen, benetan talde mitikoa izan zan hau eta jendeak gogo asko zeukan ikusteko. Anekdota bezela, Barakaldon litro batzuk edan genituen sartu aurretik (esan behar da barakako Rockstarra atrako bat dala tragoetan), total, munizipalak etorri jakuzen esaten batzeko eta beste leku batera joateko. Guk azaldu genien, sin mas, ez ginela herrikoak, eta kontzertua ikusten joan ginela Rockstarrera. “Zer kontzertu?” -Ke No Falte.

Munizipalak aurpegiaz keinua egin zuen. Taldea gustatzen zitzaion. “¡Pasaroslo bien chavales!

Ke No Falte bueltan da, ia taldeak indartsu hasten dion etapa honi, kontzertu zoragarri gehiago ikusteko aukera dekogun. Nik uste, eurak ere publikotik jasotako buen rollo dosiagaz harritu egin zirela. Konposatu eta diska barria atara… urrengo helburuak. Ke buena.

. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu