ehun ta hamarraren hausnarketa

Edo zelan izan deabruaren abokatua.

Izan ere, nik ez dot hain gaizki ikusten abiadura limitearen erreforma hau, eta nire inguruko gehienek duten iritziaren aurkakoa naz, nire ingurukoena eta komunikabideetako kazetari eta abarren kontrakoa.

Hasteko, aitortuko dot nik ez dodala gidatzen. Baina horrek ez dau nire iritzia isilaraziko, “gidatzen ez dozunez, ezin dozu iritzia emon gai honen inguruan”. Hori patraña hutsa iruditzen zait, bastante ofensiboa gainera, han hemenka nonahi topatu ahal doguz zine, musika, literatura, ekonomia, politika eta beste edozer gaietako kritiko amateurrak. Ez dabe pelikularik egin, pelikulak ikusi egiten dabez. Ba ni ere urte asko daroadaz kopiloto izaten.

Bigarrenez, esan nahi dot alderdi sozialista nazkagarria iruditzen zaidala, egiten dauen gehiengoan. Baina penagarria iruditzen zaidana da gorrotogarritasun horrengatik, egiten dauena egiten dauela, beti oposizio gogorra jasoko dabela. Heltzen da momentu bat non, zer diñon ia ez dauen ardura, baizik eta nok diñon. Eta hala ibiltzen dira asko eta asko, itsu itsuan. Penagarria.

Arira sartuz, bi akats galant ikusten dotzedaz neurri honi. Alde batetik, oso inpopularra izanik, ez dabela nahikoa ahalegin egin jendeari “saltzeko”, konbentzitzeko edo gitxienez ulertarazteko. Azken boladan hala egitera ohitu da Gobernu Espainola, Sinde legea, tabako legea, pentsioen erreforma… eta orain abiadura limitea. Uste dot, neurria inposatzeak kalte besterik ez dotzela egin neurriari berari eta politikariei ere. Eta nire ustez, horrela egin dabe neurri inpopular hau “saltzea” oso zaila delako (ezinezkoa agian), baina uste dot gehiago ahalegindu behar zirela.

Bigarren akats galanta aurretik dator. Petroleo erregaienganako menpekotasuna ez da azken hilabete hauetakoa.  Ta honek dakartzan kalteak ez dira barriak, kalte politikoak, ekologikoak, ekonomikoak… Aspalditik ari dira proposamenak egiten egoera aldatzeko ta beti uko egin zaie. Ziur nago denboraz, arazoa planteatu zen unetik beretik, konponbideak bilatu eta aztertzen hasi izan balira, beste egoera baten egongo ginatekeela gaur. Hainbat neurri baztertuak, agian eraginkorragoak, agian popularragoak.

Ikusten dozuenez, kritika horiek neurriari barik, neurria martxan jartzeko prozesuari egin dotzedaz. Hauek kenduta, zeintzuk dira argumentuak neurri hauxe kritikatzeko? Eta egiazkoak dira, edo asmatu eta inprobisatuak? Ikus ditzagun arrazoi entzunenak:

  • Ez dauela aurrezten. Ba bueno, egia da zifren dantza bat egon dala, hasieran petroleoaren kontsumoa %15 jaitsiko zela ere esan zuten. Egiatan kotxeek %11 aurreztuko omen dabe autobia ta autopistatan azkar doazen tramoetan. Hori oin Estatu Espainoleko potroleoaren %3 izango omen da, hau da 1400 miloi euro aurreztuko omen dira. %1 izango bazen ere (467 miloi euro) mereziko luke aurrezkiak. Zifra hauek petroleo barrilak gaur daukan prezioan, baina igoko balitz miloi gehiago aurreztuko lirateke, eta prezioa igoteko bildur dira denak!
  • Estatuaren akatsak herritarrek ordaindu behar. Eta hala izaten da ia beti. Baina badago termino bat be kontutan hartu behar dana: defizit komertziala (balantza komertzial negatiboa). Herri batek, Estatu mailan, inportazio gehiago izatea, exportazioak baino, eta hortaz dirua galtzen ibiltzea. Estatua da hori zuzendu behar dauena, eta aiba! Estatua danok omen gara! Hark aurreztu behar dauenean, herritarrak dira aurrezten dutenak.
  • Neurri inprobisatua da. Eta modu baten esanda bai  (herrialde arabiarretako iraultzak ez zituzten aurreikusi), baina egokiago da esatea azkar kaleratua izan dala. Egiatan, neurri hauxe bera, Richard Nixonek asmatu zuen 73ko krisiari erantzuteko. ZPren gobernuak (Industria sailak) 2008an proposatu zuen ere, eta Aznarrek berak 1998 urrunean. Ez da, hortaz, barri edo inprobisatua.
  • Multen bitartez errekaudazioa egiteko da. Bueno, ba jakizue, multen bidez 400 bat miloi batuko dituela Estatuak, petroleo aurrezkiak suposatuko omen duen herena baino gutxiago.
  • Inork ez du legea beteko. Inok beteko ez zuen tabako legea betetzen dutenek bakarrik beteko dute lege hau. Ba hori…
  • Kotxeari kalte egingo dio, 110 kilometro orduko abiadura mantentzeko, laugarren martxan erreboluzionatuta ta bosgarren martxan erreboluzio bajuekaz. Baina egiatan, martxa luzeetan erreboluzio bajuekaz gidatzea gomendatzen dabe etengabe, eta ikastaroak be antolatzen dira “conduccion eficiente” izenpean hori ikasteko. Kotxeak horretarako be eginda dauz, ez dira horregatik apurtzen.
  • 120tik 110era jaistea, justo franja horretan, hain da nabarmena, jendea lo geratuko dala bolantean. Arriskutsuago izango da errepidea. Ba bueno, ehundaka ta ehundaka ikerketa eta azterketa egin dira, abiaduraren pertzeptzio subjetiboaz, inok erakutsiko dit bakar bat non franja hori berezia dela diñon? Ez dozue topatuko. 100-110, 110-120 edo 120-130 tarteak, denak dira berdin. Bai topatu ahalko dozuezen ikerketak, errepidea seguruago egingo dela esaten dutenak  Abiadura eta istripuak zuzen zuzenean lotuta dagozela diotenak eta hortaz abiadura jaitsiz arriskua be jaisten dala baieztatzen dabenak.

Bueno amaitzeko, hausnarketa hauxe idazteko iturria argituko dotzuet: batez ere, Ignacio Escolar kazetariaren bloga izan da, haren artikuluaren moldaketa antzekoa da hau. Tipoa sozialista dala esango nuke, iritzi eta ibilbideagatik. Barriro ere nik alderdi sozialistari nazka diodala esango dot, bada ez bada. Edozelan ere, nok diñon barik, zer diñon da ardura doztena.

Ia ba, beste argumentorik badauka inok? Ia desmontatu ahal dodan, edo alderantziz, onartu kontrapuntu moduan, zergatik ez.

. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu