tipo serioa

Egunon!!

Lehengo egunean ikusi nuen pelikula hauxe komentatzen nator gaur. Un tipo serio, a serious man. Coen anaiek zuzendu zuten, 2009an estreinatu zan eta nahiko inklasifikablea dala esan ahal dogu. Baina bueno, drama bat da.

Drama bat da, baina badeko humore baltz tokea ere, Coen anaien etxeko marka. Ikusteko intenziñoa badekozue, nik hamen argumentoa, tramako zatiren bat eta amaiera komentau gure dodaz, hortaz, zeuok ikusi…

Argumentoa nahiko sinplea da, 1967. urtean gauz, Minessotako Minneapolisen, auzo judu batetan, erdi mailako klase sozialeko auzoan. Larry Gopnik da protagonista, tipo serioa bera, erlijiosoa, famili gizona, senarra, aita, fisika irakaslea eta serio-serio egiten duten beste abar guztiak. Baina, pelikula hasten denetik (prologo jarto hori albo batera itxita), gauza horiek guztiak okertzen hasten dira.

Pikutara ari da joaten gizon honen bizitza. Agobiantea da tipo hauxe, kokoloa emoten dau inguruko pertsonek puteatzen dabenean, ematen dituen erantzunak, ondiño ere besteen gustoko izaten saiatzen da, inor ez mintzen, eta danak dabilz berataz aprobetxatzen.

Coen anaiak, juduak eurak, Abrahamen erlijioaren kritika egiten dabe pelikula honetan, burla, nahiko efektiboa, barregarria benetan. Larry Gopnikek ezin dau ulertu Jainkoak zer dala ta zigortzen dauen horrela, ta hain da erlijiosoa, rabinoei aholku eske ibiltzen dala handik hona. Hiru rabino desberdin bisitatzen dauz, nor baino nor xelebreagoa. Euren hitzak, bai eta hasierako prologoa (Coen anaiek asmatutako halako parabola judua), egiatan erlijioari burla bat dira, ustezko jakituria sakon hori zalantzan jartzen dabe.

Job gaixoaren erreinterpretazio bat dala diñoe askok. Job Bibliako pertsonaiak, el justo q sufre injustamente, Jainkoak eta Satanasek ipinitako froga eta zigor desberdinei aurre egin behar izan zien. Beti ere Jainkoarenganako maitasuna azaldu zuenez, barkatua izan zen. Ejem, barkatua ez ez bait zuen ezer txarrik egin, akaso kexatu egin zen ta Jainkoaren intentzioak zalantzan jarri. Azkenean Zoriontasuna itzultzen diote.

Total, pelikulak egoera horiek kontatzen dauz, batzuk beste batzuk baino hobeto. Batzuk beharrezkoak eta beste batzuk sobran dagozenak (istorioa astun xamarra da parte batzutan). Guztia konpontzen doanean, tentazioetako batetan jausten da, orduan jasotzen du medikuaren telefono deia. Ta halako baten amaitu egiten da filma.

Joben istorioa barik, gaia da garrantzitsua hau ulertzeko. Zigortutako errugabeak. Errugabeen zigorra edo pertsona zintzoen sufrimendua (eta gaiztoen zoriontasuna), aro klasikoan dilema planteatua izan zen askotan, mito grekoetan, Platonen idazkiren baten, kultura babiloniarrean… Jainkoaren nahia askorentzako. Guretzako, bizitzak ematen dituen gorabeherak, beste barik. Ta zer egingo diogu ba? Eta buelta bat emanez, hain da errugabea? Ez al da ba besteek dioten begirune ezaren erantzule?

Amaiera xelebrearen inguruan… Nahiko argi dago medikuaren telefono deia albiste txarra dala, baina ez da esplizituki agertzen. Are gehiago, tornado bat agertzen da azkenean, baina ez da ikusten zenbateko suntsiketa dakarren. Oraindik ere, pista horiek saltatu nahi ezkero, posible da amaiera on bat imajinatzea. “Aizu medikuak ez dotze ezer txarrik esaten eta tornadoa herritik urrun pasatzen da!” pentsa dezake optimistenak. Ez dirudi hori, egia esan, baina hori nik osatutako istorioa da, nire buruan. Istorioa ebagitzen den moduan eta momentuan ebagitzeak ausardia erakusten dau, eta publikoan gaineko konfiantza. Eurak dira (gu gara) istorioa osatu beharko dogunak.

Zuzendaritzari dagokionez, Coen anaien filma da. Zer espero dozue? Beti lez, irudiak ederrak dira, zuzendari bikainak dira Joel David Coen eta Ethan Jesse Coen. Eszenarioak, janzkerak, dialogoak… filma kalitate handikoa da. Baina denen gainetik protagonistaren interpretazioa aipatu behar da, esan dot agobiante egiten dala, sinesgarria da egiatan. Txalo bat Michael Stuhlbarg aktorearentzako, guretzako erabat ezezaguna dan arren, antzerkietan beteranoa da.

Ala ba, beste barik, ikusi dauenak jar dezala hamen bere iritzia. Besteok, ikusteko gogoa badaukazue, jakinzazue berezia dala hau, ez da mastikatuta ematen diguten zine eroso hori bezalakoa. Eta merezi dau.

Agur ba!

. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu