free WM3 !

Free West Menphis Three!

Californication telesaila ari nintzen ikusten, benetan gomendatzen dotzuedana, eta momentu batetan, Free West Menphis Three! aldarria entzun nauen, eta zer zan ez nekienez, pause sakatu, ta internetera jo nuen. Harrituta itxi ninduten gertakizun hauek.

1993 urtean, Arkansaseko ibaian hiru gorpu topatu zituzten, hilik. Hiru ume, biluzik, desangraturik eta batek genitalak ebakita. Desgrazia honen zati tamalgarriena, ostera, ikerketa poliziala eta sospetxosoen epaia izan zen.

Damien Echols deituriko hamazortzi urteko gazte bat seinalatu zuten guzti honen egile. Arkansaseko komunitateak (ez da famatua bere ideal progresistengatik, egia esan) ez zuen zalantza handirik izan, beltzez janzten zen gazte heavy metalero hau satanikoa zala salatzeko orduan. Heriotza hauek erritual sataniko bat izan behar zirela ondorioztatu zuten. Eta bere konplizeak Jason Baldwin eta Jessie Miskelley izan behar ziren. Menphis mendebaldeko hirurak.

Miskelley gazteari egindako hamabi orduko interrogatorio gogor baten ondorioz (gazte honek adimen defizentzia du), beste biak inkulpatu eta bere burua ere egile salatu zuen. Konfesio honek izandako akats eta kontradikzioek (toki eta ordu desberdina deskribatu zuen, eta hilketa egunean, tipoa eskolan egon zan egun osoan!) ez ziren kontutan izan, eta beranduago egindako beste interrogatorioetako grabazioak desagertu / galdu egin ziren, dena gezurra izan zela aitortzen zituenekoak.

Prentsara filtratu zen hau guztia, oso jugosoa, hiru gazte inadaptatu hiru umeren eraile. Poliziak gainera 30.000 dolarreko saria eskaini zuen informazioren bat eman zezakeen edonorri, eta lekukoak harrien azpitiki ere agertu ziren. Hauen artean emakume bat, bere semea behartu zuena, hilketok ikusi zituela esatera. Aipagarria da, noski, andra horrek bere antecedenteak ezabatzeko intenzioaz egin zuela hau.

Epaiketa egunetan, auzitegien kanpoaldean hamarnaka pertsona itxaroten zuten, harrikadak botatzeko West Menphis Three gazteei. Prozesuan zehar, hauen etxeetan topatutako fibra batzuk aurkeztu ziren (gero haien familiakideenak zirela argitu zen) eta, lotsagarriena dena, gazteek izu eleberriak irakurtzen zituztela (Stephen Kingen nobela batzuen pasarteak irakurri ziren epaiketan) eta heavy metala entzuten zutela alegatu zen, errutasun froga gisa.

Eta kondenatuak izan ziren. Echolsek, heriotza zigorra jaso zuen. Baldwin bizitza osoko espetxe zigorra eta Miskelleyk 40 urte. Baina historia honek ez du amaitu. Azken urteotan ebidentziak topatu dira, hildako baten aitaordea seinalatzen dutenak. Itotzeko erabilitako sokan, bere ile bat topatu zuten, gizon honek hildako ume baten labana zeraman (antza umeak beti zeraman soinean) eta hilketa egunean, hildakoaren amak bost ordu behar izan zituen gizona lokalizatzeko. Baina berdin da, gaur, DNA froga gehiago egiteko zain daude The West Menphis Three, espetxean oraindik, hamazazpi urteren ostean.

Pearl Jam, Metallica, Nashville Pussy, Misfits edota Tom Waits musikoek injustizia hau salatu dabe behin baino gehiagotan, baita diru bilketak antolatu, ikerketa gehiago egiteko. Negargarria, estetika batengatik edo beste batengatik epaitu eta kondenatuak izatea, literalki.

People of menphis… shame on you!

. . . : : : k i m o: : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu