ʇǝuɹǝʇuı

Internet buruz behera!

Internet komunikabide plataforma bat da. Papera moduan, irrati uhinak edo telebista moduan. Eta papera euskarritik, okurritzen zaizkidan beste plataformek inoiz ez zituzten horrenbeste demokratizatu komunikabieak. Edonork erabili zezakeen papera nolabaiteko informazioa helarazteko, eta internetek ere (gutxi gora behera) hori eskaintzen zauen. Telebista edo irrati konbentzional bat egiteko diruak izugarri mugatzen zauen, aldiz.

Hogeita batgarren mende hasiera honetako interneta, hodei kaotiko bat izan da, non erabiltzaileek elkarri lagunduz, izugarrizko askatasuna geneukan nahi genuen oro munduari zabaltzeko, edo mundutik nahi genuen edozer jasotzeko. Askotan besteen eskubideak ere zapaltzeko askatasuna geneukan.

Baina, nire ustez, askatasun hori da internet. Eta errealitate bat da. Egungo egoeran, sareak eskaintzen dauenak errealitate barri bat eman dau, eta, ni gaztea banaz ere, orain dala hamar urtetik honako kontua dala dakit, barri barria. Ulertzen dot, honen guztiaren atzetik ibili direla industriak, gobernuak eta abar. Erabiltzaile gehienok ere, innobatzaile gitxi batzuen atzetik ibili gara gauza hauek deskubritzen.

Sinde legea eta nazioarteko legeak, Estatu legeak zein enpresa arauak (Spotify dekot buruan), atzera pausua esan nahi dabe. Horrelaxe ulertzen dot nik. Eta nire belaunaldiarentzako izugarrizko egurra da, jakinik zelako erraza dan diska bat elkarbanatzea, filma bat ikustea, artikulu, poema edo libururen bat osorik eskuratzea… Zelan ausartzen direz hori desagerrarazten?

Enaz pesimista, alderantziz, haserretua baizik. Oraindik sareen sare honek mila iraultza egingo dauz, ta berriro ere, internauten komunitatea halakoa dalako, erabiltzaileok elkarri lagunduz ikasiko dogu edukietara zelan heldu, eta zelan helarazi.

Nik, bitartean, inoz baino gehiago pirateatzen dot egun hauetan, diskak eta pelikulak jaisten zoro moduan, haserre. Oraindik ere, kalkuloak eginda 200 bat euro gastatzen dodaz urtean zehar musika eta zinean, baina benetan gogoa ematen dit industria guztia kakaztu daiten. Sinde ministrak lehengoan BNF saioan egindako elkarrizketa nazkagarria gogoan, “la industria de la cultura“, “el negocio de la cultura“… eta abar, beti ere dirua da ardura dauen bakarra. Benetan sutan ipintzen nau.

Bueno, nahikoa da, konprobatuta dekot-eta post luzeak ez dozuezela irakurten. Baina, dana dala, inok badauka ezer gehitzeko, edo aurkako eritzirik?

. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu