Gora UH !

Usansolo udalerri izatearen aurka zagozenok:

1. Herria eta Udalerria berbak nahastu egiten dozuez. “Usansolo ez da herri bat, ez dekolako udaletxerik…” Udalerria ez da, baina herri bat izateko ez dau horrelakorik behar. Herriak populazio guneak dira, ez dabe udaletxe baten beharrik “herri” izena hartzeko.

2. “Inoiz ez da udalerria izan”. Hori argumentu txarra da. Udalerriak egin eta desegiten dira. Anexionatu eta desanexionatu. Usansolo herri independiente izateko aldarriak hogeita hamar urte daukie dagoeneko, eta garai horietakoa da, adibidez, Iurretaren aldarria, udalerri batetan ondorioztatu zana.

3. Usansoloko herrian Galdakaoko udaletxeak dirua inbertitu dauela esatea, gezurra da. Egiatan, handik jasotzen dana baino askoz ere gitxiago inbertitzen dau udaletxeak Usansolon.

4. Bertan enpresak dagozenez, desanexionatuko balitz Galdakaon zergak igoko lirateke. Hori ere, gezurra da. Egiatan errekaudazioa bai jaitsiko litzateke, enpresek diru asko ordaintzen dabela egia baita. Baina zergak ez lirateke igoko, kontua da herriak jasotzen dauena herriak berak ematen dauena izango litzatekeela, Usansolon dagozen enpresen aportazio gabe. Bakoitzari, tokatzen zaiona, azken finean.

5. Galdakaok, orduan, bere enpresak periferian kokatu izanagatik, galduko dauz. Eta merezita, gainera. Oso jokabide zintzoa (ironikamente esana, noski) izan baita herri horrek hartu izan dauena beti, enpresa guztiak inguruko auzoetan ezkutatuz. Enpresak nahi bazenituzten, zaindu behar zenituzten!

6. Galdakoztarrek ezin izango dabez Usansoloko instalazioak erabili. Ez da egia, oso posible da bi herriak elkarren instalazioak elkarbanatzeko akordioren batera heltzea. Baina akordiorik ez balego ere, pentsa usansolotarrek ezingo luketela Galdakaoko instalaziorik erabili bez. Eta argi izan behar duguna, Usansoloko instalazioak, usansolotarrenak direla, eurek erabiltzeko, eta ez galdakoztarrentzako!

Listo, esan dot esan beharrekoa.

. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu