jolasa

Hadi, jolas hau aurtengo Mundumiran asmatu genuen:

Bakotzari lau karta banandu ta hauek gora begira jarri.

Barajan kontra:

Apustua egin (“bi trago apostatzen dodaz”). Barajatik karta bat ataratzen da, ta palu horretan, zuk handiagoa badekozu, apustu indakoa bidali (bi trago), ostantzean apustu indakoa edan.

1. Ronda bat norbera bere kartekin.

2. Eskumakoaren kartekin jokatu.

3. Ezkerrekoaren kartekin.

4. Nahi dozun pertsonaren kartekin. Ez dau balio norbera izatea, edo esandako bat errepikatzea.

Burrukak

Apustuak egin, musean bezala, bi pertsonen artean. Adibidez, lehenak “bi trago”, ta besteak “beste bi, lau guztira”, ta besteak “bale”. Ez badauz ikusten, ez badau “bale” esaten, ordura arte apostatutakoa edan beharko dau (adibide honetan, lehenak bi trago apostatu dauenez, bi edan behar dauz).

Barajatik urtetan dan kartak paloa esaten dau. Zuk palu horretan zure aurkariak baino zenbaki handiagoa badekozu, apustu indakoa berak edaten dau, bestela zuk.

1. Eskumakoaren kontra

2. Nahi dozunaren kontra, ez dau balio esandako bat errepikatzea.

** Bi aurkarien artean, palo bat ez dauenean, ta barajatik palo hori urtetan danean, beste karta bat ateratzen da, ta oin, galtzaileak tragoak galdu ta irabazleak ganera, apustu indako trago kopurua be bidali behar dau.

Ta amaitzeko.

Falta diren rondekin, kartak banan banan atara. Urten dan karta baino karta handiagoa daukatenek trago bana bidaltzen dabe.

Partida baterako prest?
. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu