ehsoundz.com

Apirilaren 29tik ia 50 egun pasa dira dagoeneko.

50 egun daukaz ba http://ehsoundz.com proiektutxoak. Denbora honetan, 4000 klik izan doguz (weborrira bisitak eta blog barrutiko klikak, mezuetan sartzeko, adibidez). Bataz beste, egunean 60 bat bisita jasotzen ditugu, errekorra maiatzaren 9an izan genuen 222 klikekin. 94 komentario jaso ditugu, nahiz eta gehienak geuk idatziak izan, egia esan.

Zortzi pertsonen artean, zortzi saio egiten ditugu gaur. Beste bat ere bidean dago (kolaboratzaile eta saio barri bat), ta hamabostero saio berezi bat egiteko ideia martxan da ere, kolaboratzaile desberdinek egin dezaketena. Honela, astelehenetik barikura argitaratzeko helburua beteko dogu.

Egitura eta irudia oraindik hobetzen gabiltza, azken asteburu honetan adibidez bi hobekuntzatxo gehitu ditugu: Goiko menutik errazagoa da programa zehatz baten saio guztietara heltzea. Baita “read more” etiketa botoi koloretsu baten ordez aldatu dugu, errazago egitekotan, bistosoago.

Poz pozik gaude lortzen ari garen emaitzekin, baina oraindik ere gehiago zabaltzeko eta hobetzeko gogoa daukagu. Bertan ere laguntzeko atal bat dago, irakurleen inplikazioa eskatuz.

1. Gure webgunerako esteka konpartitu. Lagunekin edota blogetan, foroetan, posta elektronikoz bidalitako emailetan, sare sozialetan ta edozein webgunetan gure helbidea (http://ehsoundz.com) idazteak izugarri laguntzen dozku.

2. Zuon eritziak helarazi, zer hobetu ahal dogun, zer gauza gustatu jatzun (guk hori errepikatzeko), zer gustatuko litzaizuken, galderaren bat argitzea nahi dozulako… Email guztiak aintzat hartuko doguzen zalantzarik ez izan!

3. Diseinua, oraingoz sinplea egin dogu, baina diseinatzaile grafikoa bazara (afizioz behintzat) eta banner batzuk egin nahi badizkiguzu, poz baino pozago jarriko ditugu guk hamen.

Twitterren eta facebooken ere bagauz. Gure twitterreko kontuan 153 jarraitzaile dekoguz, marka polita bai horixe. Facebooken atsegiteak astiroago heltzen ari dira, 33 gara oraindik. Zeu ere sareetan itxaroten zaitugu.

Beste barik, proiektua ezagutzera inbitatzen zaituet. Zoazte bada bertara, trasteatu han hemenka, eman iritziak, zabaldu ezagunen artean… Guk benetan eskertuko dogu.

. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu