Biolentziaren dema

Ni biolentziaren aldeko naz.

Betidanik egiten dodan hausnarketa ekarri nahi dot hona, eguazteneko Bartzelonako istiluen arira.

Ni biolentziaren aldeko naz, baina hausnarketa sakon eta luzearen ostean ETAren aurkako deklaratu nintzen duela denbora dezente. Mexikon zapatistek eskopetak izatea, Palestinarrek juduei gerra egitea, Iraqen soldadu amerikar bat hiltzen denean… niri ez dozte ardura. ETAk Francoren oinordeko Carrero Blanco erahil izana ondo deritzot. 1969ko Frantziako erreboltak biolentoak izan ziren. Oraindik herrialde arabiarretan bizi diren iraultza hauetan ere biolentziaren presentzia handia egon da. Eta hala, mila adibide non biolentzia egon dan eta nik ez dot erreparorik izan.

ETAren kontra deklaratu banintzen, ETAgatik beragatik izan zan. Ez nuen uste independentismoari laguntzen zionik, uste nuen kalte ere egiten ziola. Ez nuen uste herriaren benetako babesik zuenik, legitimaturik zegoenik, alderantziz, Euskal Herriko gehiengo bat kontra adierazten zuen bere burua. Ez nuen uste ere, funtzionamendu onik zuenik, maila txikiko ekintzak burutuz, pisu politiko handirik gabeko pertsonak erahiltzea, estorsioa eta abar… ez nuen uste benetako ezer egiten ari zirenik, zarata baizik. Eta horregatik deklaratu nintzen aurkako, ez ordea biolentziaren dema zoro honengatik.

Biolentzia kondenatu beharra erraietan daukagu, baina erabateko inposizioa da, asmakuntza bat da. Estatu Espainolak edo mundu osoko sistema kapitalistek sortutako ideologia da: biolentzia minbizia da. Eta hala, hain daukagu sartuta buruan, gu geu garela biolentoak zentsuratzen dabenak, Estatuak eskuak igurtzen dauzen bitartean. Estatua dinodanean Artur Mas esan nahi dot: “tendremos q usar la violencia legitima contra los indignados, comprendednos” (edo antzeko zerbait).

Pentsatu ba, benetan da beharrezkoa biolentziaren kontra egotea? Pintadak egitearen kontra, manifestazioetan barrikadak antolatzearen kontra, banketxe eta abarren eskaparateak harrikatzearen kontra, parlamentariei sarrera ukatzearen kontra? Ez diñot egin behar direnik, nik be ez dot holakorik egiten. Besteek egiten dabenean ‘peace’ bandera goratzen dabenei buruz ari naz.

Erresistentzia pazifikoak, erresistentzia biolentoa zentsuratzen dau beti. Besteak baino hobeago sentitzen dira. “No nos representan” bezalako perlak botatzen dabez. Mugimendua banatzen dabenak dira, etsaia aurrean izatetik, albokoa ere etsai egiten baitabe. Eta hori Estatuak nahi dauen estrategia da.

Pseudo erresistentzi mugimendu hauen pazifismo dardartia, Estatu ta gobernuen beste biolentzia modu bat da, orain eta beti.

. . . : : : k i m o : : : . . .

Link interesante bat

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu