Bideotxu bat baxua joten

Kaixo!

Zuotako askok jakingo dozue baxu elektrikoa joten dakidala. Ez hori bakarrik, blog honetan bertan dagoen baxua, hor eskuinean behean, nirearen bardina da. Ba orain arte inoz ez dot honelako bideorik ein eta azkenean gaur bai, gaur neure burua grabatu dot etxean instrumentua joten.

Berton, nik musika kaskoetatik entzuten dot, jack kablea ordenagailura doa, ta baxua ere kaskoetatik entzuten dot, joten ari naizela. Hona hamen bideoa egiteko emandako urratsak: neure burua grabatu, bai bideo hori alde batetik, eta baita joten ari naizena ordenagailuan grabatu, bestetik. Grabatutako audioa kanta orijinalarekin nahastu, eta hori dena bideoan jarri, bideoaren jatorrizko soinua kenduta.

Joterakoan akatsak dagoz, ia zuok nabaritzen dozuezen…

Zer iruditu jatzue??

. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu