Atzo Ibon Uribegaz

Kaixo!

Goizean Galdakaoko alkate dan Ibon Uribegaz eukin dodan eztabaida dakartzuet hona. Eztabaida diñodanean ez dot bronka esan gure, tomaydaca bat, debatea izan da, beste barik. Harek amaieran komentario batzuk, bai bereak zein nireak, ezabatzea ebatzi dau. Nik bere mezu guztiak kakaztuko ote dodazen bildurrez, nik esan dotzedana (guzurtero deitu dotzet) ejakolako gustatu, eta facebookeeko bere horman eta kontuan ein dodan aitzakiaz, borratzeko eskubidean dau. Nik nire facebookeko kontuan ohar hauxe bera idazteko eskubide berbera.

Aldez aurretik ere, aipatzeko ez dekodala bere mezu danak trolleatzeko bape intenziñorik, atzokoa salbuespena izan da, nire iritzia emon eta defendatu gure bainauen.

dana hasi da, berak bere horman albistetxo hau idatzi dauenean…

IBON URIBE Gazteriari zuzendutako jarduerak dagozan moduen, gure nagusiei be eskaintzen dautsegu aktibitate arakargarriak: Informatika ta Internet munduan hasteko, mendi-ibilaldiak, bisita kulturalak, etabar.

También las personas mayores tienen sus actividades: conocer el mundo de la informática y de Internet, senderismo, visitas culturales y más cosas.

Ayuntamiento de Galdakao

www.galdakao.net

duela 42 minutu · Atsegin dut · · Elkarbanatu

KIMO ARKAITZ SAGASTI Ez dot atsegin, guzurtero halakoa. Gazteriak jarduera horrik barik argi eta garbi itxi dau zer eskatuten dauen. Gaztetxea, zer?

Tartean, jubilatuak zuon jaurdueron zai egon behar izin badirez… aspertuko ziren.

Zintzotasun apurtxu bat zor dozkuzu, gizona.

duela 30 minutu · Atsegin dut

IBON URIBE Guzurteroa deitzea gehiagi iruditzen zait Kimo. Onartzen dotsut kritikea, baina segituan azaldukotsut zer dagoen zuk esaten dozunaren gainean…

duela 29 minutu · Atsegin dut

IBON URIBE Gazteriaren parte batek Gaztetxea eskatzen dau, eta ondo deritzot, beti ere minimo batzu betetzen badirez. Premisa horregaz aukera hori emongo dotsegu, eta horretan gabiz.

duela 28 minutu · Atsegin dut

KIMO ARKAITZ SAGASTI (ezabatutako mezua)

IBON URIBE Ezer zarratua dagoenean argitaratuko dogu behar bezala.

duela 22 minutu · Atsegin dut

KIMO ARKAITZ SAGASTI (gure barik borratu dozulakoan barriro idatziko dotzut aurreko mezua:)

“horretan gabiz…” -lako atzakieri kiratsa darie. Esaiztezu, “lokala be pentsau dogu” “urri parterako eukiko dau”.

“Parte batek gure dau” baine ba al dau EZ dauela nahi adierazi dauen parterik ala?

Aspaldiko kontuok, honik, heltzen da garai bat, non guzur usaina hartzen daben ere. Gogortxu bada ere, askorentzako guzurtero bat besterik ez zara, ta esan be esan behajatzu, ahiztu ez daizun.

(PD “minimo batzuk” horrek dekon tonu impositiboa aipatu barik…)

duela 20 minutu · Atsegin dut

IBON URIBE Ezebez jakin barik egiten dozu berba, ta gainera guzurtia deitzen… Holan doakigu herria…

duela 18 minutu · Atsegin dut

KIMO ARKAITZ SAGASTI ezebez jakin barik? aaai… baie zuk ez dakizu nor nazen be, zelan jakingo dozu zer dakiten eta zer ez.

ta bai, guzurtero diñotzut, ta azaldu dotzut zergatik ere. Askok hori pentsatzen dogunez, esan behar jatzulako, ahiztu ez daizun. beste barik.

duela 15 minutu · Atsegin dut

IBON URIBE Alde bat jakingo dozu Kimo, baina ez guk zer deritzogun… ta zure moduak ez dira onargarriak, benetan. Egizuz gura dozun kritika, baina irain edo ele-txarrik ez, mesedez.

duela 12 minutu · Atsegin dut

KIMO ARKAITZ SAGASTI guzurtero esatea ez da iraina. minduta sentitu bazara, hausnartu beharko dozu zer paseu dan ia. Zenbateraino egia izan leiken, edo zer dala ta gutako askok dekogun irudi hori.

Bestalde, ondo neurtu dodaz nire moduak, ta bai, gogor, agresibo eta nahi dozuna aritu naz. Baie diskurtso mota hau BAI da onargarria, ala hori be zuk eta zureek gidatu behar dozue ere? Ez dotzut iraindu, ta guretan ganera.

duela 7 minutu · Atsegin dut

IBON URIBE Guzurteroa zu zara bi aldeen posizinoak ezagututen ez dozulako, ni tartean egon nintzen momentu horretan eta esan dotsudana egi hutsa da. Hareei bebai, gaztetxea aldarrikatzen zutenei esan notsen moduen, horren alde egingo dot beti ere baldintza minimo batzu beteten badirez.

duela 4 minutu · Atsegin dut

KIMO ARKAITZ SAGASTI ederto ba. hamen itxiko dogu aldegin behadot-eta.

Ia ba hala dan, hitzok egia egiten dozuzen. Baze lehen be esan dotzut hainbeste urte diez (ni Zugutzukoan be aritu nintzen) kontu honik entzuten, guzur kiratsa hartu dabezela berbok.

Zinez sinistu gure dotzut, zuk esana egia egingo dozula. Bitartean, ez dotzut sinisten, ta guzurtero irudia hartu dotzut.

Honen ostean bidali dozte mezu pribatua, argitzen azken mezuok ezabatu dauzela. Barriro ere formak zelan edo halan izan behar direla agintzen dau, ta ez nik erabilitako moduen, klaro. Uste dot (uste nahi dot) berak azkenean guzurti deitu nauela-ta, damutu ein dala. Horregatik agian borratuko zauzen, formak zaintzeko eztakit-ze-rollo soltatu ta gero berak galdu. Niri horrek enau mindu, asike horregatik izan bada, lasai egon daitela.

. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tresna-barrara saltatu