Currently browsing

iraila 2011

arrazoiak

Lehengoan, asko informatu ez den lagun batekin eztabaida izan nuen, Kukutza dela-ta. Hurak justiziaren zentzu sakon bati eutsiz, maxima honetan zuen bere arrazonamenduaren jatorria: “edozein konfliktotan, inoiz ez du alde batek arrazoi osoa izango”. Edo, nolabait esateko, udaletxeak oraingoan izango du (nahiz eta zein den jakin ez) arrazoi edo motiboren …

#kukutza-ren tweetak

ENGORILADA TUITEROA #KUKUTZA, DESALOJOA ETA MANIFAK DIRELA-TA Eguaztenean Bilboko Errekalde auzoko Kukutza III gaztexea indarrez desalojatu zuen Ertzaintzak. Arrastiko manifestazioan tentsio momentuak bizi izan ziren, manifestari eta poliziaren artean. Gaztetxetik eta plazara gindoazenean kargatu zuen Ertzaintzak han geundenon aurka. Eguenean goizean, Justizia jauregiaren aurrean konzentrazioa deitua zegoen, eta bista amaitu …

@LaOnduladora

http://laonduladora.wordpress.com/ Nire lagun Asierrek iten dauen blog barri hauxe aurkezten dotzuet oraingoan. La Onduladora izenpean eta bere afizioez hitz egiteko. Hasiera-postean jarri duen bezala: futbola, telesailak, musika, zinea eta teknologia berriekin lotutako gaiak landuko dauz bertan. Ganera, Twitterren ere topatuko dozu @LaOnduladora izenpean, eta horrela eguneraketa guztien barri izan. Bitxikeriak, …

#bateragune

Gaur twitterren haserrea irakurri lei. http://twitter.com/#!/search?q=%23bateragune Besteak beste, hau topatu dot, Otegik egin zuen deklarazioa. Bikain aritu zan, eta are gehiago sumentzen gara hau entzuten, sententzia zentzubakoa dala argi geratzen da. http://soundcloud.com/ernestohiguera/arnaldo-otegi

eztanda

Frantzian goizeko 11:45 aldean, Marcuellen, herrialdearen hego ekialdean, Euskal Herritik 500-bat kilometrotara. Zabortegi Nuklearra izan da, hondakin nuklearrak kudeatzeko, eta eskape erradiaktiboa egon daiteke.

oihuak

Aspaldiko kanta hauxe dakartzuet. Esan Ozenki disketxearen hamargarren urteurrena ospatzeko ataratako bilduman, bigarren diska zabaltzen zuen honek, Beti Mugan taldearen Oihuak kantuak. Benetan abesti aparta. http://www.youtube.com/watch?v=ma7lKgitXcY Guau! . . . : : : k i m o : : : . . .

lonjabelde off

Ia ba, azkenean txamiari agur esango dotzagu, ziurrenik Iraila honen amaieran. Galdakoztarrek ondo dakie zer dan txami bat. Txamia lokala da, elkartzeko ta egoteko alokatu genuen lonja. Berton erre, edan, musika entzun ta telebista ikusi, elkarrizketak aukin edo ostrak lez aspertu, danetarik iten da. Ta gurean ia bost urtez holan …

Tresna-barrara saltatu