lonjabelde off

Ia ba, azkenean txamiari agur esango dotzagu, ziurrenik Iraila honen amaieran.

Galdakoztarrek ondo dakie zer dan txami bat. Txamia lokala da, elkartzeko ta egoteko alokatu genuen lonja. Berton erre, edan, musika entzun ta telebista ikusi, elkarrizketak aukin edo ostrak lez aspertu, danetarik iten da. Ta gurean ia bost urtez holan izan da, gero ta dekadenteago, aitortu behar.

Ez dago aitzakiarik, honen mamuak badaroaz urteak agertzen eta egunen baten halan izan behar zan, halabeharrez. Kuotak igotzea, soluzio posible moduan, horrek tope bat deko, ezin gara infinitoraino horretan ibili. Eta bueno, bertoko saltsa ta bizitzagatik bada… ejem. Aspaldian nahiko aspergarri da danontzako.

Bardin bardin, neuk ez dot itxi nahi. Pena izugarria emoten dozte, eta kosta egiten jat espazio hori barik antolatzea nire astea (nahiz eta gero, aste oso bat handik pasa gabe eman). Kalera irten inorrekin geratu gabe, inor topatu ez, eta zer? Barriro etxera? Ez, nik ezin dot hori ein.

Horregatik diñot saiatuko nazela indar osoz, lokala beste bide batzuez berriro ere hartzen. Txami berbera. Ni hiru lagun talde desberdinetan nabil (danok lagun). Gatx izango da. Lehenak, orain txamian gagozenak eta ixteko erabakia hartuta. Bigarrenak, aspaldian txamian egon zirenak eta arrazoi batengatik edo besteagatik, hura itxi ta tabernetan elkartzen direnak, txamia hartzeko intenziñorik ez dekienak, vamos q ni pa dios. Eta hirugarrenak, faktibleenak, beste txami propio batetan elkartzen direnak. Hauei lehendik ere luzatu zaie mudanza iteko proposamena, edota behin txamia hustu ezkero egitea, ta ezetz erantzun dabenak. Bai eta lagun izan arren kuadrila horietakoak ez garenoi, beraien “txamiko” izaten itxi ez digutenak.

En fin, kontako dotzuet azkenean zelan urtetan dan.

. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu