biolentziaren dema

Kukutzaren desalojoaren ondorioz Bilbok istiluak bizi izan zituen egun desberdinetako mobilizazioetan, izugarria izan zen, gerra zirudien.

Eta ondoren, ahots asko agertu dira, biolentziaren kontrako azalduz beraien buruak, eta besteoi biolentziaren kontrako adierazi gaitezela aginduz. Eta ni, gogoeta egin dudanez, ondorio honetara heldu naiz: horrelako jokabidea dutenak bi mota hauetan sailkatu daitezke, kontraesanez jositako hipokrita manipulatzaileak, eta manipulatuak.

Izan ere, batzuk biolentzia etengabe ari dira erabiltzen, biolentzia kontzeptua ondo ulertzen denean argi geratzen da hau. Eta are larriago dena, erabilitako biolentzia hori lejitimizatzea lortu dute. Biolentzia erabiltzen dute herriaren nahi edo interesen ordez, enpresa suntsitzaile bat babesten dutenean. Biolentzia darabilte, urte askotako lana, errekonozimendua jaso izan duena eta erabat lejitimoa dena, deslejitimizatzen saiatzen direnean, talde lejitimo baten aurka jarri nahi dutenean gizartea. Biolentzia dira, guzti hauek justifikatzeko gezurrak, manipulazioak eta engainuak erabiltzea, demagogia merkea, eztabaida oro kontaminatuz eta benetako gaiak baztertuz.

Eta noski, biolentzia da milaka manifestari gomazko pilotekin eta porrekin kolpatzea, etxeetako lehioetan zeudenei disparatzea, negozio edo komertzioetan ostiaka sartzea gauzak txikituz, mobilak eta kamarak kentzea grabatu eta ikusitakoa ezin kontatzeko, anbulatorioan parte medikoak ostea eta Bilbon ertzainek egindako abar luzea.

http://www.youtube.com/watch?v=g6Gv2IBQs4I

Biolentzia darabilte, hau dena herria ordezkatu edo babestu behar duenak egiten duenean, traizioa baita, eta izugarrizko min eta frustrazioa eragiten baitu.

Eta noski, egia da manifestariak biolento aritu zirela. Noski barrikadak egin zituztela kontainerrak errez eta harrikadak bota zizkiotela poliziari. Proiektu baten defentsan, bizimodu, ideia edo amets baten defentsan edozer egitea zilegi dala pentsatzen dutenek, Estatuak eredu kapitalista defensatzen duen bezalaxe.

“Bezalaxe” ez. Argi utzi nahi dut, gerra hasi zutenak ez ziren hamairu urtez lasai-lasai, auzoan integratuta eta izugarrizko aportazio sozial eta kultarala (beti ere baketsuki) egiten zutenak izan. Gerra hasi zutenek, gerra nahi bazuten, hori izan zuten azkenean.

Eta nik txalotu egiten dut. Biolentzia zentsuratzen dutela uste duten horiek ez baitute biolentzia zentsuratzen, Estatuaren etsaiak direnen biolentzia kondenatzen dute, eta bide batez nahita edo nahi gabe, Estatuak egiten duen biolentzia justifikatu egiten dute, onargarri bihurtuz, lejitimatu egiten dute. Hortaz biolentzia bai da -orain, praktikan- lejitimoa. Eta arduragabekeria izugarria iruditzen zait hor dagoen herramienta hori ez erabiltzea, ez-dakit-zer baloretan oinarrituta, Estatuaren diskurtsotik jasotako baloreetan oinarrituta, hain zuzen.

Egia da herramienta arriskutsua dela, eta kontu handiz, hausnarketak eginez erabili behar dena. Baina erabili egin behar da derrigorrez. Estatuak erabiltzen jarraitzen duen bitartean ez da biolentzia desagertuko.

Ez, ala?

. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu