Bakea ez da iritsi Euskal Herrira

Egunotan ez dot bloga eguneratu, zer esan ez nekielako. Orain errazagoa da, ETAren azken komunatuaren aritik, asko direlako esan nahiko nituzkeenak. Baina, errazagoa egiten zait guzti horiek idaztea baino, Kaos En La Red webgune zoragarrian topatutako artikulu hau itzultzea.

Bakea ez da Euskal Herrira iritsi

Hilerrietako bakeaa, ez da bake. Errepresiogileen bakea da. Euskal Herriak Estatuaren eta honen aurka borrokan jarraituko du, haiek ondo baitakite bakea ez dela heldu.

Pedro Antonio Honrubia Hurtado | Kaos en la Red-entzako | 20-10-2011 |

www.kaosenlared.net/noticia/paz-no-ha-llegado-euskal-herria

…………………………………………………………

Erabat faltsua da, Kaosenlared-eko azalean agertzen denez, Euskal Herrira bakea iritsi dela.

Bakea izango dute orain, eta ni pozten naiz, urte hauetan zehar, erakunde armatuaren erasoren baten biktima izateko mehatsupean bizi izan diren zenbait batzuk, helburu militarren artean baitzeuden. Haiek bakea izango dute.

Baliteke ere, Euskal Herriko zati handi batek, nahiz eta zuzenean mehatsatutakoen artean ez egon, lasaitu handia hartu izana ETAren komunikatua ezagutzeaz batera, non erakundeak askok urte asko daramatena itxaroten adierazi baitu. Haiek ere senti dezakete, agian, bakea Euskal Herrira iritsi dela.

Baina, dena den, zalantzarik gabe, gure begien aurrean dugun hori ez da bake egoera.

Hau da: gatazka politkoak bere horretan segitzen du, eta Estatuaren biolentziak ez du su-eten baten erakusketa txikiena ere egin, eta are gutxiago “jarduera armatua behin-betiko amaitzea erabaki”-tzearena.

ETAren komunikatua eskertzekoa da, dudarik gabe, Euskal Herriako independentzia eta sozialismo helburuak lortzekotan, borroka armatuak dagoeneko ez zuela nolako abantailarik ematen babesten zutenen, eta hortaz, Estatuaren aurrean norgehiagoka politikoaren garaia heldu dela babesten zutenen tesia, ezker abertzalearen baitan dauden antolakunde desberdinen baitan izandako eztabaidetan gailendu den adibidea da.

Hala ere, horrek ez du Euskal Herrian bakea esan nahi. Hori baieztatzea, bide batez, Estatu espainol eta frantsesaren diskurtsoaren parean kokatzea da, beti babestu baitute ETA zela Euskal Herriko gatazka bakarra, ETA zela Euskal Herria bakean bizitzea galarazten zuen bakarra. Errepresiogileen bakea da.

ETAren komunikatuak, hori bai, egoera berria hasten du, non, espero dezakegunez, bi Estatuen eta erakunde armatuaren arteko negoziazio etapa bat zabalduko den.

Egoera berri bat non, ziurrenik, presoen gaiaz hitz egingo den, baita erakundeko militante aktiboen jazarpena eta espetxeratzeekin amaitzea ere. Baina negoziazioa hasteak ez du esan nahi Estatuek beren biolentzia amaituko dutenik.

Oraingoz, errealitatea ehundaka pertsona preso daudela da, haien delitu bakarra jarduera politikoa burutu izana, ez besterik, izan arren. Beste asko, odol delituak egotzita dituztenak, espainiako legeek agintzen dituztenak baino kondena are gogorragoak betetzen ari dira. Beste horren bestek, haien kondenak euren herrietatik milaka kilometrotara betetzen dituzte, eta, laburbilduz, Estatu espainol eta frantsesak ez dutela euskal ezker soberanistaren aurkako jazarpen eta espetxeratzea une batez ere eten, da errealitatea.

Horrek guztiak, bere horretan dirau.

Pittu kidea dut orain gogoan, adibidez, Kaosenlared-eko kolaboratzailea, eta Euskal Herriko errealitateaz abertzale eta ezker ikuspuntu batetik informatzera ausartzeagatik preso dagoena, euskal gatazka perspektiba militanteetatik jarraitzeagatik. Eta horregatik bakarrik, ETAkide izatea leporatu ziotena. Nik dakidala, gure lankideak espetxean dirau, eta bera bezala, beste ehundaka ere.

Ezker Abertzaleko gazteen artean antolatzeko apustua egin dutenen pertsekuzioa ere etengo duten albisterik ez, edo zerrenda beltz ezagunak ezabatuko dituztenik, bertan daudenen kontrako errepresioa ez mantentzekotan. Segi (eta antzekoak), zein Sortu (eta antzekoak) legez kanpokoak izaten diraute, eta prozesuak aurrera egin dezan indar osoz borrokatu direnak, Otegi kasu, preso.

Ez dugu albisterik ere, espainiar indar okupatzaileek, Polizia Nazionala, Guardia Zibila eta ejerzito espainolak euskal lurretatik alde egingo duten, ezta frantziako okupazio indarrek ere. Eta ez dugu Konstituzio espainola edo frantsesa aldatuko den berririk, herriek haien etorkizuna askatasunean erabakitzea bermatzeko, haien borondate politikoa ez den eragozpenik gabe.

Ez dute adierazi Estatuek atxilotuen inkomunikazioekin amaituko dutenik, edo, behinik behin, inkomunikazioen ondorioz torturak jaso dituztenen ohorea itzultzeko asmoz prozesu bat zabalduko denik.

Salbuespen legeak, euskal gatazkari aurre egiteko sortu zirenak, hala nola Lege Antiterrorista edo Partiduen Legea, ez dira derrogatu, guk dakigula.

Gazte euskaldunak epaituak izaten jarraituko dute, eta beste edonon izan beharrean delitua Euskal Herrian egin ezkero, kondena hiru, lau edota bost aldiz gogorragoa izan behar den irizpidea aplikatzen jarraituko dute, euskalduna eta ezker joerakoa izate soilagatik. Horrek ere bere horretan dirau.

Guk dakigula, oraindik epaitzeke dauden militante euskaldunen prozesuak ez dituzte bertan behera utziko, eta epaiketa horietan erabiliko diren irizpideak, salbuespen legeak barne, ez dira aldatu.

Parot doktrina bezalako barrabaskeriak ez dira ezeztatu ere, guk dakigunez noski, eta torturak sahiesteko asmoz komisaria eta kuarteletan etorkizunean kamerak jartzeko agindurik, ez dute egin ere.

Ez, argi dago, bakea ez da iritsi.

Heldu dena parteetako baten adierazpena izan da, haien helburu politikoak lortzekotan biolentzia erabiltzen zuten parteetako batek ez duela gehiago erabiliko.

Beste aldearen biolentziak, aldiz, bere horretan dirau, ETAren komuniaktuaren aurretik zen bezalaxe.

Eta biolentzia hori sufitu dutenak, sufritzen dutenak eta mehatsupean daudenak, mehatsu berberaren pe egoten jarraitzen dute, eta ondorioak sufritzen jarraitzen dute.

Haientzako, artikulu honen hasieran aipatutakoentzako ez bezela, ezer ez da aldatu.

Hori, hortaz, ez da bakea. Hori, askoz jota, bake prozesu baten aurrera pausua egitea izan da.

Beraz, norbere emozioek eragindako titular sentsazionalistetatik urrun, bakerako oraindik bide luzea dago aurretik, egunen baten helduko baldin bada.

Euskal Herriak oraindik biolentzia polizialaren ondorioak, militarrarenak, judizialarenak eta baita konstituzionalarenak ere, sufritzen jarraituko du, bere herri eskubideak lortu aurretik.

Hori ez da bakea, liskar egoera da oraindik, gatazka egoera, eta bai, biolentzia egoera.

Hilerrietako bakea, ez da bake. Errepresiogileen bakea da. Euskal Herriak Estatuaren eta honen aurka borrokan jarraituko du, haiek ondo baitakite bakea ez dela heldu.

Pedro Antonio Honrubia Hurtado, Kaosenlared editoreen kolektiboko kidea

Ederto esana, bai. Eta gatazka amaitu ez den adibide argia gaur bertan ikusi ahalko duzue, Bilbon izango den manifestazio nazionalean Gernikako Akordioko sinatzaileek deitua eta “Euskal Herriak konponbidea nahi du! Guztiok gara hitza!” lelopean. Zatoz zu ere La Casillara 17:30etan, oraindik ere bidea egin behar dela erakustera.

. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu