kasba diskak

Atzo heldu jatazen Kasba Music disketxeari eskatu nizkion diskak. Chalart58 eta Brujoren diskak adibidez, bosna euro, ta gainontzekoak (La Bundu Band eta La Limoncello) hamarna euro kostatu jataz.

Diskografika xumea hortaz, eta ganera nire gustuko musika estiloak jorratzen dauzena, mestizajearen aritik, rumba eta antzekoak, eta baita reggae eta erritmo elektronikoagoak ere (jungle, dub…).

Pirateriaren aldeko banaz ere, diskak internetik deskargatzeaz gain nik neuk hona igon izan dodaz, jatorrizko diskak erostearen aldeko ere banaiz gustatzen zaizkidanean (kasu honetan erositakoak -bat izan ezik- lehendik deskargatu eta entzunda nituen). Pirateriaren kontra dagozen askok nik bezain beste gastatuko balute kulturan, gaitzerdi.

Besterik gabe.
. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tresna-barrara saltatu