arkaikoa

Ay twiter, aaay…

Twitterren izan nuen elkarrizketa bat dakartzuet gaur. Imanol Galfarsorok hasi du, hausnarketa batzuk zabalduz (elkarrizketa bultzatu nahian-edo), eta nik nire iritziaz ahal bezain hoberen erantzun diot. Abertzaletasunaz, eta euskaldun izate nahiaz aritu gara. Imanol Galfarsoro nor den azaltzeko, Lapiko Kritikoan agertzen den testutxoa kopiatuko dizuet, besterik gabe:

Bere ikasketak eta irakaslanak Frantzian, Londresen eta Renon burutu ondoren orain Leeds-eko uniberstitatean ari da Komunikabide eta Soziologia sailen artean multikulturalismoari buruz lanak egiten. Kultura eta identitate erbesteratuak (Nomadologua subalternoak) (Pamiela, 2005) eta Subordinazioaren Kontra (Pamiela, 2008) liburuen egile, Zizek Ikasketak-Nazioarteko Aldizkaria elkektronikoan (IJZS) itzulpen eta edizio lanetan dihardu, Ikasketa Subalterno kolektibotik sortutako Critical Stew proiektoaren kide da eta Lapiko Kritiko euskarazko sailaren suztatzaile.

Eta jarraian atzo izan genuen elkarrizketatxoa. Twitterren elkarrizketek izaten duten sare itxura antolatzen saiatu naiz, testua garbitu dut, elkarri egin dizkiogun aipamen zuzenak kenduz, esaldiek zer baieztapeni erantzuten dioten adieraziz eta tweet desberdinak paragrafotan elkartuz.

@Igalfarsoro

Egunon. Gaurko erreflexio/probokaziotxo azkarra abertzalea izateari buruz. Iñaki Antigüedad-i irakurri diot bera abertzalea dela baina abertzalea dela hain zuzen ere beste erremediorik ez duelako. Independienteak garen momentuan abertzalea izateari utziko diola. Ni noski ados nago Iñakirekin, one hundred percent ados gainera! Hona hemen erreflexioa (1) eta gero galdera/probokaziotxoa (2).

(1) Abertzalea izatea posizio politiko guztiz negatiboa da, independentziaren bidez gainditu nahi dugun subordinazioaren posizioa alegia.

(2) Baina orduan zergatik irakurtzen dut hainbat twiter eta fb avatarretan ematen ditugun autodefiniziotan ‘abertzale’ hitza? Ez ote da subordinazioa larregitxo gozatzen dugula agian? Benga.

Egunon… Ah eta PS: ‘nazionalista’ hitzarekin no te digo nada!

@Kimokalea

Patriotismoa nazkagarria iruditzen jat. Eta tradizioan oinarritutakoa gehau. Ojalá abertzale izateari itxi eta independentista deklaratuko bagina, eskubide politikoetan oinarrituta ta ez antzina @aranagoiri-k esandakoak itsu itsuan jarraitzen. Baina nazio eraikuntza garrantzitsua izango da Estatu garenean. Benetako herrialde sozialista eraiki nahi badogu aberrriaz arduratzen segi beharko dogu gero ere.

@Igalfarsoro

Nazio eraikuntza bai, baina hori ezin da egin posizio nazionalista batetik… Estatua bera ez da ‘euskal’ estatua izango. Nire Badiou maiteak dionez: “benetako estatu edo herri garaikideak beti dira kosmopolitak, beren identitateen konfigurazioan guztiz zehaztugabeak” Estatu horrek bere burua ‘estatu euskalduntzat’ aurkeztea kontraesana litzateke. Norberaren errepresentazioan arkaikoa izatea, burua ‘estatu euskalduntzat’ aurkeztea euskalduntasun kulturalaren garai subordinatua ahaztu ez dugula adieraziko luke.

@Kimokalea

(“Estatua bera ez da ‘euskal’ estatua izango” adierazpenari erantzunez) Ez-ez-ez… euskalduna izango da, edo euskaldunen Estatua izango da (euskaldun izatea ahalbidetzen duena). Zalantza euskaldun izatea zer den litzateke. Zeuk ederto ezetuten dozu Ibai, ta bere tatxatuaren azpikoaz, baita kanonaren gainekoaz… euskaldunak ere baduelako kosmopolita izatea, “euskaldun” kontzeptuak ez du arkaikoa izan behar. Hori geuk egin diogu.

(“garai subordinatua ahaztu ez dugula adieraziko luke” adierazpenari erantzunez) Hori adieraziko luke… edo azkenik “euskaldun” kontzeptua berritzea lortu dugula. Bi aukera zeharo desberdinak.

@Igalfarsoro

Euskaldun izatea ahalbidetzen duen estatua? Noski, seguru baietz, baina hori esan gabe joango da, ez?

(“euskaldun kontzeptuak ez du arkaikoa izan behar” adierazpenari erantzunez) Ez, ez, ez, keba, “euskaldun” kontzeptua ez, ‘estatu euskalduna’ aldarikatzea litzateke arkaikoa, estatu judu edo frantsesa bezala

(“Zalantza euskaldun izatea zer den litzateke” adierazpenari erantzunez) Arazoa hor dago. Azken aldian ‘zubiak erakitzen’ jo ta ke gabiltzanez, nola eraiki ba zubi hori (gure imaginarioan, diot) gaur egungo egoera subordinatua gainditzen ta egoera aske hori imajinatzen duena, non, ez dagoen zertan abertzale izaterik.

@Kimokalea

(“‘Estatu euskalduna’ aldarikatzea litzateke arkaikoa, estatu judu edo frantsesa bezala” adierazpenari erantzunez) keba! Kontzeptua berreraikiz gero, “estatu euskalduna” horrek karga ideologiko gutxiago eta askatasun identitarioa bermatuz gero ez du arkaikoa izan behar. Euskal Herria da, non denok garen aske nahi duguna izateko.

(“azken aldian ‘zubiak erakitzen’ jo ta ke gabiltzanez, nola eraiki ba zubi hori (gure imaginarioan diot) gaur egungo egoera subordinatua gainditzen ta egoera aske hori imajinatzen duena, non, ez dagoen zertan abertzale izaterik” adierazpenari erantzuten) Eta horra benetako gatazka. Agian hobe litzateke “euskadun” eta “abertzale” izatea zer diren argitzea (hitz horiekin zer esan nahi dugun), edo “independentista” autodeklaratu zuzenean hanka sartu aurretik

@Igalfarsoro

“Agian hobe litzateke “euskadun” eta “abertzale” izatea zer den argitzea” uffa, HEEEELP please! ;o)

@Kimokalea

^__^

Eta bueno, bide batez, nire lagun min Ibai aipatu genuen, ideia hauek eta beste batzuk landu eta aztertzen baitauz bere liburuan, Tatxatuaren Azpiko Nazioaz, eta bigarren zati batekin osotuko dena, datorren urtearen hasieran.

. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu