lehian

Lagunekin montatu genuen proiektua, beste blog paraleloa, Bilblogari izeneko txapelketa honetan ari da parte hartzen. Gaurkoan ea irabazten lagunduko diguzun eskatzeko nator. Hori bai, irabazlea ez da bozketa bidez aukeratuko, baizik eta epaimahai bat arduratuko da blog onena aukeratzeaz.

Nik eskatzen dudana, beraz, bizitza apur bat ematea da podkastari, komentarioak ixtea, batez ere. Jende asko eta jende desberdina ikusi nahi dot komentarioetan. Eta bide batez, esteka zuon facebook hormetan, edo ahal duzuen edonon jartzea, jende desberdin gehiago, ahalik eta gehien, ekartzeko gure blogera.

Hau dana, azaroa honetan zehar, Nontzeberri webgunean antolatutako Bilblogari lehiaketa irabazteko. Azaroatik aurrera, komentarioak eta abar, ondo datoz eta eskertuak izango dira, baina azaroan zehar, gainera, beste honetan ere laguntzen diguzue, bide batez.

Eskerrikasko ba.

. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu