10

Che Sudakak diska barrie atara dau. Hamargarren urteurrena ospatzeko, 10 izena jarri dotzie. Niri ejata gustau baina bueno, taldeak honela bere errepertorioa handitzen segitzen dau. Ez hasieran bezala, beren lehen diska, Trippi Town, mestizajearen hastapen eferbeszentean jaio zan, ta bertan topatu ahal dire himno hauek: perro de la calle (bam bam), la cacerola, cosmopolitan time, sin papeles, la guerra es por dentro…

Bigarren eta hirugarren diskoek zuzenekoak errepresentatzen dabez: Alerta Bihotza zuzeneko elektrikoaren islada da, ta Mirando el Mundo al Reves akustikoarena. Garai honetan iruditzen zitzaidan estudio albumetan ez dela hori egin behar, erdibideko aukera hartu behar dela, eta Manu Chaok edo Fermin Muguruzak lez, base elektronikoak eta arreglo bereziak (gero zuzenekoan egongo ez dena) sartzea.

Ta orduan heldu zan Tudo E Possible, ideia horren haritik baina desinflauta. Ez zegoen ondoegi. Ez zuen nahikoa transmititzen. Kanta barri batzuk besterik gabe. Ta oraindiño pobreago egin dabe oraingoan Hamar disko honegaz.

Eta estilo aldaketa bat ere egon da, gainera. Halako batxata kunbiantxeroa, fanfarria hutsa da egiten dabena Che Sudakakoek. Ez da lehen bezala, ez dago garai bateko reggaerik, runbarik, rock punkirik edo hip hopik… guzti horien elkarketatik sortu daben fanfarria da dagoena… Kantak ere, ez dire kanta erraldoiak izatekotan sortuak eta eraikiak izan, errepertorioa handitu bai baina hit berririk gabeko diska da.

Zorionez, euren weborrian debalde deskargatu ahalko dozue kanta berriez osatutako lan hau.

Eta zuei, zer deritzozue?

. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tresna-barrara saltatu