Gabon gaba

Fernando Silva Managuan haurren ospitaleko zuzendaria da.

Gabon bezperan, oso berandu arte lan egiten zegoen. Suziriak entzuten ziren eta su artifizialak zerua argitzen hasi ziren, Fernandok joatea erabaki zuenean. Etxean zain zituen, ospatzeko.

Azken ibilbide bat egin zuen aretoetan zehar, dena behar bezala zegoela ikusteko, eta horretan, urrats batzuek atzetik jarraitzen zutela sentitu zuen. Kotoizko urrats batzuk; biratu, eta gaixotxo bat atzean zuela ikusi zuen. Ilunetan antzeman zuen. Bakarrik zegoen haur bat zen. Fernandok, heriotzaz markatutako aurpegitxoa ikuskatu zuen, eta barkamena eskatzen zuten begitxoak, edo agian, baimena eskatzen zutenak. Fernando hurbildu zitzaion eta umeak eskua ukitu zion:

-Esan… -esan zion haurrak ahopeka-
-Esan norbaiti, ni hemen nagoela.

Eduardo Galeano

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tresna-barrara saltatu