deadwood

Atzo amaitu nauen telesaila hau. Sentsazio kontrajarriak, atortzen dot.

Alde positiboak, betikoak, HBO kateko telesaila batez ari garenean. Lehen postuan anbientazioa, eszenario oso landua, jantziak ere, musika ere… Bigarrenez, aktoreen aparteko lana, hitz egin eta mugitzeko moduak, aurpegietako espresiñoak. Gidoia bera, dialogo eta eszena mailan, zein argumentu trama mailan. HBOko edozein telesailatan topatuko dozue hau dana.

Izan ere, HBO pay per view telebista kate bat da. Honek merkatuaren jolasa aldatzen dau, telebistagintzan. Kapituloa erosten duenak ikusi egingo du ziur, eta hortaz gauzak desberdin egiteko aukera daukate. Diru partida deserdinak (eskuzabalagoak), eta kapituloen egitura ere ez da betikoa izan behar (non tentsio momentuak beti dauden denbora berdinetan).

Alde negatiboak… ez dire telesailagatik beragatik (uste dot), niregatik baino. Hau da, aurten telesailak ingeleraz eta subtituloak ere ingeleraz ikusten hasi naz. Trama eta argumentu dentsoa daukanez honek, ba sarritan galdu egin izan naz. Konkretamente, telesaileko pertsonaia onena dan Al Swearengen oso modu arraroan mintzatzen da. Gustatu jat, baina aitortzen dot esan dauenaren erdia ez dotzedala ulertu… 😛

Hori, batzutan nahastu edo astun egiten dan serie batetan. Eta bigarren alde iluna telesailagaz baino, honen produkziñoagaz lotuta dau. Izan ere, hirugarren sasoiaren ostean, egiteari itxi zioten, istorioa erdizka itzita.

En fin, telesaila aparta, zalantza gabe. Hona yutubera igon dodan eszenatxo bat (ez dago spoilerrik):

http://www.youtube.com/watch?v=1J8MEdcuQ4c

Agur!

. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tresna-barrara saltatu