bueltan

Aupa peña.

Beira, erabaki dot blogari kaña sartu behar dotzedala. Urtarrilean idatzi nauen azken mezua, ta oin urria etzi datorrenean, hasierako konpromisoari heltzea ebatzi dot: lau egunetik behin zer edo zer argitaratuko dot.

Orokorrean, musika ezagutzera emoteko eta aldarrikapenerako erabili izan dot hauxe, baita bestelako kontu kuriosoak zabaltzeko. Horrekin segiko dot aurrerantzean bebai. Hori bai, burua beste hainbat gauzatan ere badekot, eta han-hemen topatutakoa izango da hona errebotatuko dodana. Bueno, ikusi beharko…

Musika aldetik, egunotan soundcloud erabilten dot asko. Elektronikan gero eta murgilduago nago, beti ere reggaetik abiatuta… DubStep, Dancehall eta Dubwise nabil entzuten aspaldian. Baita hip hoparekin nahastutako reggaeak eta abar. Zukua atera ahal dotzegu honi guztiari.

Aldarrikapenei dagokionez… zer esan? Galdakotik hasita, non fabrikak itxi eta gaztetxeak zabaltzen diren, independientzia-egarri den Euskal Herritik pasatu eta kapitalismoak itota dagoen mundu honetan… zer esan? Asko ba, asko dago esateko. Asko da esan beharrekoa.

Ta bitartean, zelan ez, arteak disfrutatzeko aukera ere behar dugu, irakurri, antzerkiak ikusi, zinea gozatu, argazkilaritza, interneta eta abar. Halakoxea zan nire bloga, apur bat danetarik topatu leike hamen.

Baie ez hamen bakarrik. Aitortuko dot, twitterragaz maitemindu nazela. Hasieran zalantzan banintzen ere, oin ezinbesteko egiten jatela. @KimoKalea izenpean topatuko nozue. Facebooken bebai, perfil publikoa dekot, bertan jartzen dodana danok ikusi ahal izateko. Oraindik ere gure EHsoundz proiektuan murgilduta nabil, Selektah saioaz arduratzen naz. Noizean behin Galdakaoko Gazte Asanbladako sare sozialetan be idazten dot, nahiz eta kide ez izan, proiektu hori ere irekia dalako benetan, nahi dauenak nahi dauen aportazinoa einda, haiek eskerroneko gazteak dire-ta.

Beraz, interneten oso murgilduta nau, bai, baia ebatzi dot, hasierara itzultzea, hastapenetara: Blogera.

. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu