Nik Laura

Zazpi egun greba orokorra izan genuenetik. Hamazortzi egun hauteskudeetarako. Euskal Herriak aldaketa beharrezkoa du, Espainia eta Frantziak ito egiten gaituztelako. Ez da eslogana, egoera hitz gitxitan azaltzea da. Ta momentu aproposa da hori gogora ekartzeko; kapitalismo sozio-ekonomiko-politikoaren salaketa egin genuenetik zazpi egunetara, eta gure herriaren Independentzia gogoa adierazteko hamazortzi egun falta direnean.

Eta begira zer kuriosoa! Maneiro, Basagoiti, Lopez, Ares eta antzekoen alderdi espainolistei baino -lau haizetara espainolistak, eta harro!-, bildur handiagoa hartu dotzet PNVri. Bizkaitarra nazelako igual, PNVk edozer salbajada esan eta einda-be, beti irabazten dauelako hamen. Bardin bardin Urkulluk independentziari trabak ipinita, zein Bilboko Alkate SAMek hiria bere feudo lez erabilita, baina baita jaunei pleitesia adierazita, eta Jose Luis Bilbaok krisi larri honetara ekarri gaituen kapitalismo basatia goratuta.

Ez dot larregi luzatu gura. Argi esango dot: Nik Laurari emongotzat botoa, eta gura neuke bera izatea hurrengo euskal Lehendakaria. Eman zeuk be botoa horri, mesedez.

Ta hausnartu-arazi. Inertziak apurtu eta egiak argitara ekarri. PNVk ez dau euskal Estatu baten nahi eta beharra burutuko, eta ez dauz euskal langileen interesak defendatuko. Ez dezala PNVk Bizkaian irabazi, mesedez. Hamazortzi egun dekoguz ba, erronka hori gauzatzeko.

. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu