Kapitalismoaren hildakoak

Han-hemenka gai honen inguruan begira ibili naz. Zenbat dira kapitalismoaren ondoriozko heriotzak? Zaila da esatea. Hasi aurretik lehen zalantza pizten jat, noiztik hasi behar gara kontatzen, noizkoa da kapitalismoa? Ba wikipedian irakurri daitekenez “Kapitalismoa Ameriketako aurkikuntzarekin hasi zela esan daiteke, orduan hasi baitzen Indietako merkataritza”. 520 urte, beraz.

El Libro Negro del Capitalismo” izeneko testuan, 1900 eta 1997 arteko heriotzak zenbatzen dira. Zenbaketa berri bat egingo badogu, aurretiko eta ondorengo heriotza asko kontutan hartu beharko dira baina. Eredu kapitalistari jarraiki sortutako jarrera inperialistak, eta horien ondoriozko heriotzak kontatuko dira.

Indiako okupazio britanikoa eta Australia, Ipar Amerika eta beste herrialdetakoa. Afrikako kolonizazioaren ondorioz zendu zirenak zenbatuko doguz.

Natibo amerikarren aurkako sarraskia bostehun urtez, ez Ipar Amerikan soilik, kontatua izango da. Afrikako salerosketa esklabisten ondoriozko hilketak kontutan hartuko dira.

Diktadura militarrenpean bizi izan diren herrialdeetako hildako eta desagertuak zenbatuko ditugu, hala nola, Albania (1925), Alemania (1933), Austria (1933), Bulgaria (1923), España (1923 eta 1936), Estonia (1934), Grezia (1936), Hungría (1920), Italia (1922), Letonia (1934), Lituania (1926), Polonia (1926), Portugal (1926), Rumania (1938) eta Yugoslavia (1929). , baita Argentina, Chile, Uruguay, Bolivia, Paraguay edota Nikaraguakoak. Afrika eta Asiako diktadurak…

Juduak kontatuko doguz, nazismoaren zenbat biktima, eta zenbat palestinarren borrero.

Ez gara gatazka militarretan zentratu behar soilik, kontatu beharko dira gosete eta pobreziak eragindako heriotzak, gaixotasunen ondoriozkoak. Gatazka horien eraginez herbesteratu eta dena galdu dabenak bebai, baldintza txarretan bizitzeagatik hil direnak.

Zenbatuko doguz ere lan baldintza kaskarrengatik zendu zirenak. Segurtasun neurririk gabe lan egiten dabenak eta esklabu bizi diren langileak. Kontutan hartu beharko dira protestetan poliziak erahildako pertsonak. Estatuen gerra zikinen ondorioz hildakoak, ez bakarrik Euskal Herrian, CIAk mundu osoan zehar ehundaka ez badira, milaka hildako eragin dauzelako. Kontatuko doguz bebai, egoera ekonomikoak estututa beren buruaz beste egin dabenak.

Kontutan hartu behar doguz ere biolentzia matxistaren biktimak, hauek ere kapitalismoaren ondorio baitira, eredu hegemonikoa patriarkatua baita.

Bizimodu hobe baten bila beraien herrialdeak uzten saiatu zirenak ere ez ditugu ahaztuko.

Noski, zentratu ez, baina kontutan hartuko doguz ere heriotza militarrak, eta gatazka militarren ondoriozko heriotza zibilak, gatazka militar oro, merkatuen interes inperialisten emaitza baita, kapitalismoaren ondorioz, beraz.

Guzti horiek kontutan hartuta, eta kanpoan ahaztu ditugunak ere, begiz joko dot zifra bat, eta borobildu ere zertxobait. Bostehun eta hogei mila miloi hildako kalkulatzen dodaz nik, azken 520 urtetan. Milana miloi urtean. Urrun geratuko al nintzen? Nork zenbatuko?

. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tresna-barrara saltatu