Amorrua

Amorrua. Ostia txarra. Malaletxea. Haserrea.

Pasa dan barikua, Hispanitatearen eguna. Colonek Amerikarekin topo egin zauenetik bostehun eta hogeigarren urteurrena, milurte erdiz Amerikako Jatorrizko Herrialdeen kontrako sarraski inperialistaren ospakizuna. Espainiaren handitasun miserablea goratzeko eguna. Bere poderio militarra erakusteko jardunaldia, eta Guardia Zibilaren eguna.

Falangistek Bilbon egin gure dabe beren manifestazioa. Deiturik dagoz  Espainaren batasuna aldarrikatzera. Kanpotik datoz autobusetan herri honen hitza mututzera, independentistei aurre egitera. Probokazio haundi bat antolatzera. Beharrezkoa dan moduan, kontramanifa bat deitzen dau Sare Antifaxistak.

Euskal Polizia Autonomikoak argi uzten dau bere izaera, faxisten mobilizazioa babestuz. Ertzainak ez dau pentsatzen, aginduak bete egiten dauz. Gogotsu gainera. Istiluak antifaxisten eta poliziaren artean. Betiko lez, poliziak bando bat aukeratu dau-eta. Duela ia zazpi hilabete Iñigo Cabacas hil zauena be berton egongo da, ia ziur. Gomazko pilotak airean. Betiko lez. Poliziak bere bandoa aukeratu dau.

Badatoz faxistak, autobusetik extintoreak ertzainen kontra hustutzen, borrokatzeko asmoz. Hogeita sei beisbol bate eta hainbat puño-amerikar kentzen dotziez, baina ertzaintzak eskoltatu egiten dauz babesturik egon daitezen.

Hamasei atxilotu. Hamabost antifaxista, faxista bat bakarra. Poliziak bere bandoa aukeratu dau.

EiTB-k ere bere bandoa aukeratu dau. Malaletxea, ostia txarra, haserrea, amorrua. Desinformatzea erabaki dau. Eguerdiko albistegian, notizia gain-gainetik pasatzea, eta irudiei arreta ipinita, istiluetan faxistarik egon ez dala erakutsi. Eta hogeigarren segundoan beste albiste batetara pasatu. Gauekoan aldiz, kale borroka antifaxistek eragindakoa dala azpimarratu. Ertzainek faxistak hurbil hurbiletik presionatu omen dituztela kontatu. Eta zipaioek manifestarien aurka kargatu “behar izan” dabela esan.

(Eta pena bat da, bertara hurbildu zan kazetaria twitter bidez ezetuten dot-eta. Benetako informazio bila ibili ezkero, askoz be fidagarriago da bere twitter pertsonala, gero telebistan Afrika Baetaren ahotik agertu zan kakamokordoa baino).

Hausnarketarako gogorik ez, soilik amorrua senti dezaket.

. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tresna-barrara saltatu