bainuontziak

Egunon!

Gaurkoan, beste fenomeno bateri buruz idatziko dot. Idatzi gitxi, eta argazkiekaz itxiko zaituztet. Zeri buruz? Ba, mendietako bainuontzieri buruz. Argi dago ura batu ta animaliek edatea dala horien funtzioa, baie, zalantzak barra barra pizten jatez: Nok imini zauen lehenengo bañera? Bigarren bañera ipini zauenak espontaneamente ein zauen, ala lehenengoari ikusita? Euskal Herria eta Galizan fenomeno berbera ikuskatu dabe, baie gainontzeko herrialdetan be egiten al da? Landa amaigabeak dagoz hemendik eta Asia artean, baita Ameriketan… ezin dot sinestu galegoek eta guk bakarrik botatzea trasto horrik mendietako zelaietara. Inoiz horiek jasotzeko intenziñorik ba al dago? “Plan General de Ordenacion Agraria y de Bañeras en los Prados” (PGOABP). En fin, zalantzak eta zalantzak… misterio bitxia eta fenomeno hain vintage-under-indie-retromoderno-hipster… Dios, gafapastistak jantzi behadotez!

Ein klik saltoan, eta argazkiak ikusiko dozuez…

Irudi hauek guztiak Google Images erabilita topatu dodaz.

Agur, ondo ibili!

. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu