irabaztera gentozen

Aurreko martitzenean enauen bapez ekarri hona.

Txarto egina. Kontua da plan bat neukala martitzenerako. Domekan hauteskundeetan gertatutakoaz idatziko nauen astelehenean ta gero martitzenean argitaratu. Baie astelehenean laneko kontuak eta EHsoundzekoak direla-ta, eta batez be hauteskudeetako emaitzak ejatazelako bapez gustau, ein barik geratu zan. Hurrengo baterako ba hori, ia plan alternatiboren bat topetan doten.

Ba bueno, beste lau egun joan dire, hausnartzeko apurtxu bat gehau. Haranun Estatutua omendu zan, zubia eukin dot, ta idazteko astia eukin dot atzo (nitzako ontxe bertan, klaro).

Laburbilduz, hiru ondorio: hasiera batean pentsatutakoa baino hobeak izan direla emaitzak. Nahiz eta inolaz ere ez izan nik hasieran uste nauena. Eta ondiño, nire benetako helburua ez dala bete.

1) Euskal Herriko gizartea abertzalea dala a-saco-paco. Alderdi nazionalistek hartu dabe jaurlaritzaren ia bi herenak. Datsegit. EHBilduk bigarren indar izatea lortu dauela, euskal independentista ezkertiarrak inoz baino osasuntsuago dagozela eta indartsu sartu direla instituziñotan. Eta espainolak eta haien eslogan barregarriak (más del 51 por ciento van a lo suyo, y como no vas, ganan ellos), barregarri geratu direla.

2) Nik uste nauena ez dala bete. Baie hor nire psikologia sartzen da, non beti egiten doten bardina: sinistu. Ta klaro, gero ez bada gertatzen ostilango txaskazoa. Hor neure psikologia nahasten da, bai, baina estrategia positibista horregaz. Tendentzia da “irabaztera goaz” bategaz militante eta bozkale danak optimismoz betetzea. Ba nik sinistu ere egiten dot. En fin…

3) Nire helburu pertsonala ez dala bete. Nitzako PNVren hegemonia da gainditu beharrekoa, batez ere hamen Bizkaian. PNV da arazo handiena hamen. Zelan oztontzen daben beren izaera, eta aurkeztu egiten dire “progresista y nacionalista” moduan, inkluso esaten dabe “aspektu soziala”-gaz inplikatzen direla… pfffff. Azaldu beharrik ere ez, hori dana guzur galanta dala, erraz destapatu leikena.

Ta gero salbajada neofaxistak egiten dabez. Sistema ekonomiko kapitalistaren alde, iniziatiba sozial danak suntsitu, independentismoa baztertu. Hori da benetako PNV eta hori da garaitu behar dana.

Baie zergatik ez dogu ya gainditu, inkluso, zergatik ein dau gora PNVk? Ba niretzako, EHBilduk erabaki dauelako garbiegi jolastea, tontoak. Aurkari politikoa gehiago/argiago/ozenago salatu behar da! Eta beste arrazoi bat: jente lar dago herri aldarriekaz nekatu ein dana. Hor erronka gogorra dau, zelan erakarri herritar pasiboa? edo gitxienez, zelan ez uxatu? Informazioaz, nire ustez.

Tristura infinitoa nire kolegaren batek PNVri botoa emoten dotzen bakoitzean.

Ez dot Urkullu zorionduko, nahikoa dauka irabaztegaz, oin gainera zoriontzeko! Ja! Aldiz Mintegi zorionduko nuke, lehen puntuan azaldutakoagaitik. Ta batez be datozen lau urteotan herritar langileei animo esango nieke, PNVren estiloa ez baita euren eskubideak babestea izango. Krisitik urteteko, krisi potoloago batera eroango bait-gaitue, beti bezela. Animo herria, eutsiko dogu.

Eta lehenago ez bada be, beranduago orduan, baina oraindik ere zinez sinisten dot: IRABAZTERA GOAZ!

. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tresna-barrara saltatu