Ortuondo!

Galdakaon, Nafarroa Kalea 2. Juan Bautista Uriarteko Urrestarazu kafetegian atzean.

Aurreko barikuan izan zan, urriak 26, Galdakaoko Gazte Asanbladak gaztetxea herriari zabaldu ziola, Ortuondo Gaztetxea. Maiatza aldean, nahiko kaskar egoan eraikin baten sartu ziren, ugazabak oniritzia emon zien, lan ta lan aritu dira, dana ondo garbitzeko, dana txukun ixteko, margotzeko eta atontzeko. Lan polita ein dabela ikusten da, tetxua oso ondo geratu da, horma danak margotute, dana txukun txukun. Ba hori, aurreko barikuan ateak zabaldu eta hitzalditxo bategaz, luntx bategaz eta Merenen kontzertu sinpatiko bategaz pistoletazoa emon zioten.

Ver mapa más grande

Espero dogu ekintza asko eta mota askotakoak antolatzea berton, espero dogu hitzaldi eta tailer ekologistak, feministak, antimilitaristak eta abar antolatzea berton. Espero dogu tailerrak antolatzea han: informatika (sotware librea), antzerkia, sukaldaritza, eskalada edo musika… Jendeak eskatu ahala. Liburutegi alternatibo bat espero dogu… Espero dogu jai ederrak antolatzea berton, kontzertuak eta antzezlanak, bazkariak… espero dogu jendea animatzea berton jaia egitera, baita lokal bat behar ezkero bildur barik kontsultatzea.

Ez dot info zehatzik, baie berton esan zutenez, bai: horiek danak eta gehiago ere prestatzen ari direz. Ta, hitzaldian esan zuten bezala, Gaztetxearen helburua da, txami/lokal bat ez bihurtzea, ta horretarako eurak gogor saiatu beharko dira, bai, baina baita herritarrok ere, guk oportunitatea emon beharko dotzegu. Biak elkarren eskutik, eraikina ta bere ekintzak herriari zabaltzeko borondatea, klaro, baina baita herriak horiek jaso, disfrutatu eta aprobetxatzeko nahia, arrakastarako formula.

Eta formula horren beste puntu bategaz be asmatu egin zuten: auzoaren integrazioa, auzokideekaz ondo eroateko boluntadea, molestiarik ez bihurtzeko konpromezua. Etorkizun polita ikusten dotzet nik, bide honetan jarraitu ezkero.

Animo gazteak segi indartsu!

. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tresna-barrara saltatu