Hollande, libérez Aurore Martin.

Monsieur Hollande, libérez Aurore Martin.

…eskatzen diogu Frantziako gobernu buruari. Benetan ere egoera latza da muturrean daukaguna. Oraindik jende asko ez da konturatutzen zer nolako eraso larria izan den honako hau.

Gaur egun arte urte luzetan bizi izandako panorama agortzen ari denean, egoera barri batetara ari garenean heltzen, Estatua barriro ari da erradikalizatzen, gero ta intransigenteago, fundamentalistago. Nazio batek Estatuaren batasuna independentismo gogoz mehatxatzen duenean, Estatuak edozer egingo du.

Bake prozesua erasotuko du. Eskubide zibil eta politikoak zapalduko ditu. Legez kanpoko erabakiak hartu eta gauzatuko ditu. Indar polizialez herritarren aurka biolentzia erabiliko du. Hankasartze arduragabeak irudituko zaizkie gizarte eragile gehienei, agian, baina nire ustez, bere izaera totalitarioa adieraziko du, zuzen.

Pasa den ostegunean, Ipar Euskal Herriko Aurore Martin politikaria atxilotu zuen polizia frantsesak, Ipar Euskal Herrian legezkoa den alderdi batetan militatzeagatik. Bake konferentzia bat ari zela antolatzen Aurore. Poitikari eta bakegilea.

Baina, Estatuari ez zaio bakerik interesatzen.

. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu