Death Note

Beste telesaila bategaz hasi naz, Ekhik gomendatu zidan. DEATH NOTE. Manga bat da, marrazki bizidunak, bi tenporada dekoz, guztira hogeita hamazazpi episodio, eta 22 minutukoak.

Laburtuko dotzuet lehen kapituloa, zertaz doan jakin daizuen: Hor dau demonio bat bere demonioen unibertsoan, asper-asper eginda, ta orduan, aspertuta dauenez, bere “cuaderno de la muerte“-a bota egiten dau barrankotik humanoen mundura. Eta kuadernoa lurrera jausten da, gazte batek hartzen dau, eta lehen orria irakurtzen dau: “la persona cuyo nombre se escriba en el cuaderno de muerte, morirá“. Probatu egiten dau, badabil. Beraz, gaztea justizia banatzen hasten da, kriminalak akatzen dauz bere kuadernoagaz. Demonioa, orduan, kondenatuta dau kuadernoaren jabe barria leku danetara laguntzen, ta badoa beragaz (gazteak bakarrik ikusi ahal dau demonioa).

Telesaila nahiko ondo eginda dau. Marrazki bizidunak oraindik lotzen doguz umeekaz baina aspaldi ikasi genuen helduentzako be egiten dala animazioa. Hau da beste adibide bat. Erabiltzen daben lengoaia ez da umeek erraz ulertzekoa. Baina gero, bestalde, detaile danak berbalizatu egiten dabez, ondorio danak. Hizkuntza maila altu bat izatea, elementu danak mastikatuta emoteagaz konpentsatzen da… en fin.

Ganera, badeko heriotza zigorraren inguruko hausnarketa polita bebai, tipoa asko jartatzen da jende “gaiztoa” (kriminalak eta hori) hiltzen… Egia esan, espainolezko wikipedian agertzen danez, komikian are gehiago sakondu zuten gertatzen dan aspektu moralean. Hamen ez da gehiegi lantzen, baina ikus daiteke, norberak hasunarketa egiteko: guk protagonista erahiltzailea jarraitzen dogu, tipoa gaizto lez aurkeztuko dozkue, baina geroago “ona” dana be tipo oso antzekoa izango da. Eta istorioan, hiltzailearen aldeko jendea be azalduko da… Hobe zuok ikusi.

Benetan engantxatzen dau telesaila honek, apurka apurka aurrera egiten dau, eta hasiera batetik zer gertatuko dan jakinmina pizten dau.

Baina heldu da momentu bat… kalitatea asko jaitsi dala iruditu jat. Bi protagonistak (hiltzailea, eta harrapatu behar duen detektibea) rol-dinamika jarto baten sartzen dira, egoera lar fortzatua. Pertsonaia barriak agertzen dira, istoriantzako gauza onik ez. Eta lehen tenpoaradatik bigarrenera, zelan deribatzen dan kasua, edo beste era batera esanda, zelan alboratzen dan hasierako egoera ondo zarratu barik, eszenario barri batetara joateko… ez dozte bapez konbentzitu.

Bi heren ikusita diñot hau. Oin falta dan herena ikustea falta jat, ia zelan zarratzen dan istorio hauxe, igual dana borobildu eta bikain geratzen da… Momentuz, ikusitakoagaz, ikusteko modukoa bai dala esango neuke, baina hasierako maila galdu egiten dauela zortzigarren kapitulotik-edo. Hobe gauza horrik hasieratik argi uztea.

Eta zuok, ikusita dekozue?

. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu