megabox

Pirateriarena gai korapilotsua da. Baina bueno, labur labur esanda, ni pirateriaren aldekoa naz. La Pegatina bezalako taldeen internetaren erabilera ikusita, ez dekot zalantzarik euren material diskografikoa aske eta debalde eskaintzeak galera ekonomikoak barik, alderantziz, nolabaiteko estabilitatea ekarri ahal dotzela musikoari.

http://www.youtube.com/watch?v=_xhu1GChF7s

Eta laster, Megabox zerbitzua kaleratuko dabe Kim Dotcom eta bere sozioek, Megaupload zenaren ondorengoa. Elkarbanatu eta deskargatzeko zerbitzua, baina baita Spotify, Grooveshark edo SoundCloud bezalakoen antzekoa. Gordoak bere atxiloketarekin irabazitako ospeak kuriositatea piztu dau proiektu berri honen inguruan. Baita konspirazioen teoriek bebai, zerbitzu honek industria musikala erreboluzionatuko zauela, eta diskografiken lobbyek sustatu zutela Megauploaden itxiera, eta artistek diru gehiago irabazi ahalko dabela intemediario guztiak albo batera itxita, eta blablabla… Erromantikoa bai, gitxienez.

Nire aldetik, jakinmina, noski. Urtarrilean zabalduko da mundura. Neuk kuenta bat zabaldu ta nire mixtapeak konpartitzen saiatu naz, ea zer. Bien bitartean, itxaron behar.

Leidu gehiau hamen ta hamen.

. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tresna-barrara saltatu