Hiru mestizaje taldetxu

Gaurkoan hiru musika talde aurkeztu nahi dotzuedaz: Bongo Botrako, Mikroguagua eta Txarango. Hirurak dira Bartzelona hirian sortutakoak, Gotiko auzoan, Che Sudaka, La Pegatina eta beste hainbatekin batera, Manu Chao eta Amparo Sanchez ere bertan bizi ziren garaian, Bartzelonaren mestizaje mobidaren loraldian.

Bongo Botrako, azken bi urte hauetan super ezagunak egin direnak beren “Todos los dias sale el sol” kantuagatik. Bigarren diska kaleratu dabe, Revoltosa izenpean. Beren weborritik deskargatu leike diska, aurrekoa ere jaitsi ahal zen bezalaxe. Gitxi entzun dot, baie esan ahal dot, kanta politak direla. Apurtxu bat flojito: gero zuzenekoetan potente izango dena, hemen flojo nabaritu dodala. Ia zuzenekoren baten teoria hau konfirmatzen dodan.

Txarango, azaroa honetan Euskal Herria aldean aritu dire gazte honik, Bilboko Azkenako kontzertuan egoteko aukera izan nauen, ta euren gitarrista Titori brasa ederra emon genion. Jente alaia emoten dabe, hirian sortutako taldea bada ere, eurak herri txikitxuetakoak dira. Oso estilo poperilloa daukie, beti ere reggae-runba mestizaje barcelones horren barruan. Ziur nago laster oso ezagun be egingo direla gure artean, La Pegatina eta Bongo Botrako taldeak moduan. Hauen diska ere deskargatu ahal dozue beren weborrian.

Eta goazen hirugarren taldetxuagaz, oraingoan Mikroguagua. Talde hau ere sortu zan Barcelonako mestizajearen rollo guzti horretan, baina hauek estilo reggaeroagoa daukie, eta honen adibide da Rototom festibalean aritu izan direla ia urtero. Oso aspaldi jo zuten Galdakoko Urki tabernan ta horren ostean afterparty bat ere egin zuten… Hirugarren diska ari dira promozionatzen egunotan, eta zelan ez, hauek ere beren weborritik eskaintzen dabe diska deskargatzeko aukera.

Hiru talde sinpatiko, danekaz eukin dot berba eiteko aukera noz edo noz. Eta hirurek konpartitzen daben detailetxoa, diska atara barri dabe, ta hirurek deskargatzeko aukera eskaintzen dabe.

Aupa eurak!

. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tresna-barrara saltatu