Currently browsing

abendua 2012

Amaitu daitela HIMYM behingoz!

How I Met Your Mother telesaila bederatzigarren denboraldi baterako barriztu omen dabe… Kaka zaharra! Bai, ze telesaila izugarri disfrutatzen dodan arren, istorioak aspaldi eskatzen zauen amaiera bat. Ikusten dogunok ederto dakigu, narrazio xelebre bat darabilela: istorio hauxe flashback haundi bat besterik ez dala, non amaiera hasieratik emonda dauen. Kontua ez …

Senideekaz

Egubarri on danori! Gabon zoriontsuak opa dotzuedaz, atzo Olentzeroren etorrera alaia izana espero dot, opari xume baie pozgarriak jasotzea, krisi garaikoak… Gabon zahar gaba, senideekaz ematea, barre eta kanta artean, tripak beteta, goxo-goxo. Tamalez Euskal Herrian lagun askok ezin izango dabez jai egun honeik horrela pasa, ezin izango dabe familia …

Jam session Ortuondo gaztetxean

Aupa lagun! Post honen bidez, gonbidatu egiten zaituztegu datorren astean Galdakaoko Ortuondo Gaztetxean antolatu den Jam saiora. Zapatua abenduak 29, Galdakaoko Ortuondo gaztetxean Galdakaoko herritar batzuek herriko musikarien elkarte bat osatu dute -beste bat ere bazen lehendik-, herritarrei gure musikari eta taldeak ezagutzera emateko. Helburu horrekin lehen ekitalditxo hauxe antolatu …

Herri hezkuntza irtenbide

Si Mahatma Gandhi estuviera vivo le daría una hostia a Wert. — El Cojo de Lepanto (@ElCojodeLepanto) December 4, 2012 Ederto daki Wert nazi totalitarioak hezkuntza eta informazio eskubideek mehatxatu egiten dabela bere Estatu eredu kuttuna. Hark Espainia imperialista eta kapitalista babesten du, maite dau sistema eredu hori. Eta hori …

argazkilaritza.com

Argazkilaritzari buruzko post bat oso aspaldi idazten ez dodala pentsatu nauen lehengo egunean. Beti izaten da blogean eskertu egiten den gai horretako bat, fotografiarena. Eta zer-kontatu bila nenbilenean weborritxo honegaz egin nauen topo: www.argazkilaritza.com Eurek inok baino hobeto azaltzen nor diren: Webgunearen atzean argazki munduan interesatuak gauden lagun kuadrila bat …

Gibelurdinak datozela!

Durangoko Azokan diska hauxe erosi dot, beste batzuen artean. Gibelurdinek laukoteak folka jorratzen dau. Lau kide, hamaika instrumentu, tartean baxu elektrikoa, gitarra, soinua, musugitarra, perkusioak, biolina, alboka, txirula, eta lau lagunen ahotsak. Ondo dakizue ni ez nazela folklorearen maitale sutsuena, baina egia esan, taldeak egiten dauzen soinu eta erritmoek, Amerikara, Errusiara, …

Azoka alternatiboa

Urtero lez, durango da hurrengo geralekua. Badakizue bertan liburu eta diska azoka antolatzen dala abenduro, nobedade musikal eta literarioak topatuko ditugu bertan, eta baita hitzaldiak, aurkezpenak eta kontzertuak ere. Urtero lez, azoka alternatiboa ere antolatuko dabe aurten, eta nik egitaraua ekarri dotzuet hona (klik irudian, handiago ikusteko): Sapuherrin topatuko dogu …

lagun artean 2012

Oso aspaldi bideorik egin eta igoten ez nuena. Egia esan, antzinako bideoekaz ere lotsatzen naiz gaur… Baina ez borratzea erabaki nuen, garai bateko kimo aurkezten baitute. Gaur, helduago naz eta bideo horiek ere, helduago egiten dodaz. Ea zer deritzozuen azken hau: http://www.youtube.com/watch?v=gf5rVyUnnzQ Mila esker gibel-gibelez nire lagunei, bideoan agertzen ez …

Tresna-barrara saltatu